Webgunea berritzen ari gara!
Agian zer edo zer egongo da erabat findu gabe. Errore edo arazoren bat ikusten baduzu, mesedez, emaiguzu horren berri.
Eman akatsen berriBreadcrumb
Segi ezan' programa
Genero indarkeria jasan duten emakumeen bizitza-kalitatea hobetzeko, ahalduntzea sendotzeko eta haien autoestimua, segurtasuna eta konfiantza Hegalak bezalako giro inklusiboan ariketa fisikoaren bitartez hobetzeko helburua duen berrikuntza sozialeko proiektua. Halaber, hazkuntza pertsonaleko eta kudeaketa emozionaleko tailerrekin osatzen da, taldeko lana sendotzeko hainbat dinamika ludiko eta kreatiboen bitartez.
Hegalak Zabalik fundazioak eta Donostiako Udaleko Berdintasun Sailak elkarlanean martxan jarritako programa da. Era berean, Gurutze Gorriarekin eta Arrats Elkartearekin koordinazioan egiten da, azken horren Txiki Txokoren (emakume migratzaileekin lan egiten duen programaren) eta Erroak Sarturen (egoera zaurgarrietan bizi diren emakumeei lan munduan sartzen laguntzeko programa) proiektuen bitartez.
Erlazionatutako estekak
Berdintasuna, Giza Eskubideak eta Bizikidetza