Ingurumen Kontseilua

Donostiako Kontseilu Sektorialak Udal instituzio eta herritar eragileen arteko elkarlana sustatzeko gaikako parte hartze organo iraunkor bezala planteatzen dira helburu hauekin: Udal planifikazioan parte hartzeko lehentasunak eta irizpideak proposatzeko gune izatea, Udal jardueraren gaineko jarraipena egitea, Udalaren eta Kontseiluko kide diren erakunde eta pertsonen ekimen zehatzak aurkezteko foro bilakatzea, Gizarte mugimenduen eta herritarren parte-hartze aktiboa eta iraunkorra bultzatzea, eta elkarrizketa-espazio baliagarri bihurtzea eragile ezberdinen arteko elkar ezagutza eta elkar aitorpena sustatzeko, elkarlan sareak sortu eta koordinazioan sakontzeko aukera emango duena.

1998ko martxoan Udalbatzak Europako Hiri eta Herrien iraupenerako Gutuna (Aalborg-eko Gutuna) onestutakoan hartu zuen konpromisoa betez, Donostiako Udalak Ingurumeneko Aholkularitza Kontseilua eratu zuen, Ingurumen arloko gaietan hiritarren partehartzea ahalbideratzeko. Kontselu hau 2001ean sortu zen Donostiako Udaleko ingurugirorako aholku kontseilua erregulatzen zuen araua jarraituz.

Ingurumen babeserako eta jasangarritsunerako irizpideak udal kudeaketarako jasotzea bermatu nahi du, herritarren proposamenak kontuan hartuta, Donostiako udalerriko hiri eta natur ingurumen baldintzei buruzko udal eskumenak gauzatu, betearazi eta hobetzeko.

Kontseiluan parte hartzea

Sektore hauetako ordezkariek parte har dezakete kontseiluetan:

  • Udal Erroldan inskribatutako Entitateek
  • Herritar Norbanakoek
  • Arlo bakoitzean gizarte-ospe berezia duten pertsona edo kolektiboek

Udalaren Bulego Birtualean eskuratu daitezke izena emateko inprimakiak: eskaera Online egin ahal izango da edo inprimakiak Udal Erregistroren batean entregatu daitezke.

Parte hartzeko informazioa eta tramiteak

Kontseiluaren Bilkurak

Kontseiluaren hurrengo bilkura
Gai zerrenda
2025-10-28
Bilkuren historikoa
Gai zerrenda
Akta
2024-01-16: Ingurumeneko Kontseilu Sektorialaren eratze-saioa
2024-06-17: Bigarren Bilkura
2025-01-14: Hirugarren Bilkura
2025-03-25: Laugarren Bilkura
2025-07-02: Bosgarren Bilkura
Hurrengo Kontseiluaren Bilkuran behin betiko akta onartzean argitaratuko da hemen

Erlazionatutako dokumentuak

Kontaktko datuak

Telefonoa: 010 - 943 481 000

Helbide elektronikoa: ingurumena@donostia.eus


Erlazionatutako zerbitzua