Kontadores

Sartu Kontadoresen gazteei zuzenduriko aretoak eskatzeko izapidera

Intereseko informazioa

Kontadores

Gazte Zentroa kultur sustapenerako espazioa da eta Donostiako Udalak kudeatzen du. Bertan, 18 urtetatik 30era bitarteko gazteek beren kultura interesak garatzeko eta sorkuntza proiektuak landu zein partekatzeko aukera dute.
​​​​​​​
Banakako nahiz taldekako sorkuntza bultzatzea da helburua, baita ekipamenduan bertan sortzen diren gazte ekimenei ikusgarritasuna ematea ere. Horretarako erabiltzaileen eskura jartzen dira gure baliabide guztiak.

Kultur proposamen eta diziplina anitzak garatu eta gozatzeko espazioak. Gai zehatzen inguruko prestakuntzak, sorkuntza esperimentazioa, talde dinamikak eta beste.
Formatu txikiko formakuntzak dira. Gai edo diziplina zehatzen inguruko prestakuntzak edo sorkuntza esperimentazioez gozatzeko arratsalde paregabeak.
Adierazpen eszenikoen inguruan elkartzeko gunea. Dantza, antzerkia, bakarrizketak... Oholtza gaineko proposamen desberdinak doan gozatzeko aukera dago bertan.
Kontadoresen areto lagapena doakoa da sorkuntzan zein kulturgintzan aritu nahi duten gazteentzat. Espazio desberdinak daude eskura behar anitzenzat, baita bertako langileak eta baliabide material zein teknikoak ere.