Ekialdeko Barrutia

Ekialdeko Barrutia 2018an sortu zen Altza, Mirakruz-Bidebieta eta Intxaurrondoko herritarren parte-hartzea sustatzeko, Udal kudeaketa herritarrei gerturatzeko eta gardentasuna eta eraginkortasuna hobetzeko helburuarekin.

Ekialdeko Barrutia

Ekialdeko Barrutia 2018an sortu zen Altza, Mirakruz-Bidebieta eta Intxaurrondoko herritarren parte-hartzea sustatzeko, Udal kudeaketa herritarrei gerturatzeko eta gardentasuna eta eraginkortasuna hobetzeko helburuarekin.

Barrutiak, Donostiako Udalerriaren lurralde zatiketa berekiak dira, kudeaketa organo deskonzentratuak dituztenak udal gaien kudeaketan eta hobekuntzan herritarren partaidetza indartzeko eta garatzeko. Zehazki, ondoko helburuak ditu:

  • Herritarren partaidetza indartzea.
  • Udal kudeaketa herritarrei gerturatzea, eta gardentasuna eta eraginkortasuna hobetzea.
  • Hiriari eragiten dioten proiektu handietan, ahalik eta partaidetzarik handiena sustatzea, garapen integral eta iraunkorrari begira.
  • Barrutia osatzen duten gune eta auzoen arteko elkartasuna eta oreka bermatzea.
  • Aukera berdintasuna bermatzea, Barrutiko bizilagunen artean.
  • Tresna bat izatea, barrutien eta haien auzoen arteko desorekak zuzentzeko.
  • Elkartegintza indartzea eta udalerriko gizarte taldeen jarduerari laguntza ematea.

Ekialdeko Barrutia Donostiako ekialdean aurkitzen diren auzoek osatzen dute. Auzo hauek Altza, Intxaurrondo eta Miracruz-Bidebieta dira.

Informazio gehiago

Azpiegiturak eta zerbitzuak

Bizanle

44.697

Zerbitzu gune

86

Proiektu martxan

7

Elkarte

233

Planoa

OSASUNA KULTURA, AISIALDIA KIROLA GIZARTE EKINTZA HEZKUNTZA DENAK

Egoitza

  • Harrobieta Plaza, 17, 20017 Donostia
  • Ordutegia: 09:00-14:00 (astelehenetik-ostiralera)

Ekialdeko Barrutitik aldizkaria

Azken albisteak

Donostiako hondartzak
Gune publikoa, Hondakinak eta Ingurumena
Hondartzetan 109 tona hondakin gutxiago bildu dira aurten

Uda bereziki bero honetan udal-zerbitzuen erabilera aipagarria izan da

Euskara
22 plaza eta parketan antolatuko da Parketarrak

Haurrak eta familiak euskaraz jolasean aritzeko urriaren 5etik 26ra

foto familia
Garapen ekonomikoa eta enplegua
Onartu da Donostiako 2026-2030 aldirako Merkataritza Plan Estrategikoa

Tokiko merkataritza lehiakorrago, berritzaileago eta jasangarriago baten alde egiteko apustua da

Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren asteko aurtengo irudia
Haurrak eta gazteak
Zabalik Beldurrezko Zinemaren Asteko Gazte Epaimahai izateko epea

Urriaren 20ra arte, 18 eta 30 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute