Hirigintza egikaritzea: Birpartzelazio proiektua
Birpartzelazio proiektuak garrantzi handia du; izan ere, egikaritze unitatearen jabe diren pertsonei egokituko zaizkien partzela eraikigarriak eta partzela bakoitzaren urbanizazio kargak zein diren finkatzen du.
Norentzat
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Birpartzelazio proiektuaren hasierako onespenerako itun batzarraren erabakia.
- Erregistroko titularrentzako eta ukitutako eta informazio publikoko pertsona guztientzako jakinarazpenaren ziurtagiria.
- Birpartzelazio proiektuaren agiria, lurzoruari eta hirigintzari
buruzko 2/2006 Legean aurreikusitako edukia izango duena. Honako agiri hauek
sartuko dira, gutxienez:
- Birpartzelazioa justifikatzen duen txostena.
- Domeinuaren eta kargen Jabetza Erregistroaren Ziurtagiria.
- Pertsona jabeen eta interesdunen erlazioa, duten eskubideen nolakotasunari eta zenbatekoari dagokienez.
- Sortzen diren finken esleipenerako proposamena.
- Plana egikaritzearen ondorioz desagertuko diren eskubideen tasazioa.
- Behin-behineko likidazioaren kontua.
- Planoak.
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 200 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
**2019ko urtarrilaren 1etik aurrean indarrean dagoen eranskina
- 10 jabe edo gutxiago: 2.040 €
- 10 jabe baino gehiago eta 50 edo gutxiago: 3.111 €
- 50 jabe baino gehiago: 6.222 €
- Birpartzelazioko prozedura laburtua: 793,87€
Prozeduraren urratsak
- Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea
- Txosten teknikoa eta juridikoa (arkitektura eta hirigintzako tekniko juridikoa)
- Tokiko Gobernu Batzordearen erabakia, hasierako onespenarekin
- Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta www.donostia .eus atarian argitaratzea, 20 egun emanez alegazioak aurkezteko
- Alegaziorik egongo balitz, dagozkien txosten tekniko eta juridikoak
- Aurkeztutako alegazioen eta txosten teknikoen ondorioz proiektua aldatu behar bada eduki orokorraren funtsari edo interesdun gehienei eragiten dielako, entzunaldiaren izapide berria eman beharko zaie interesdun guztiei 20 eguneko epean.
- Tokiko Gobernu Batzordearen erabakia, behin betiko onespenarekin
- Pertsona jabeei eta gainerako pertsona interesdunei jakinarazpena
- Euskarri informatikoko ale bat Gipuzkoako Foru Ogasuneko Hirilurren Katastro Zerbitzura bidaltzea
- Behin betiko onespena GAOn eta www.donostia .eus atarian argitaratzea
- Behin betiko onespenaren erabakia finkoa denean, Jabetza Erregistroan izena ematea, administrazio ziurtagiriaren bidez, itun batzarraren aldetik
- Tasen likidazioa
Izapideen arduraduna
Araudia
123/2012 Dekretua, uztailaren 3koa, hirigintzako estandarrei buruzkoa
2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa
21/2013 Legea, abenduaren 9koa, ingurumen ebaluazioari buruzkoa
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.