Hiritar Merezimenduaren Domina jasotzeko hautagaiak proposatzea

Hiriaren aldeko jardun esanguratsuaren bidez Donostiaren izena famatu duten edota famatzen duten pertsonei nahiz elkarteei ematen zaie Hiritar Merezimenduaren Domina.

Norentzat

Donostian erroldatutako pertsona fisikoak, adin-mugarik gabe.

  • Egoitza Donostian duten pertsona juridikoak: kirol-elkarte, -fundazio eta -klubak udal-erakundeen erregistroaren edo Eusko Jaurlaritzaren Erregistroaren bidez egiaztatuko dira.

* Udalbatzako talde politikoek beren proposamenak aurkeztuko dizkiote Udaleko Idazkaritza Nagusiari.

Noiz eskatu

2026/10/19 - 2026/11/01

Beharrezko agiriak

Proposamenak soilik Telematikoki aurkeztu ahal izango dira izapidea epe barruan dagoenean. Behar dutenek, aurrez aurreko laguntza jaso ahal izango dute udaletxeko Herritarren Partaidetzarako Zerbitzuaren bulegoetan, Udalinfotik sartuta

Proposatzen den pertsona nahiz erakundeak saria zergatik merezi duen arrazoitu behar da, hiriaren aldeko jardun esanguratsuak nabarmenduaz.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Doakoa

Prozeduraren urratsak

  1. Proposamenak aurkeztea
  2. Proposamenak aztertzea
  3. Dagozkion arloen eta Herritarren Partaidetzaren txostenak.
  4. Bozeramaileen Batzordea.
  5. Emaitzak argitaratzea
  6. Udalbatzaren onarpena.

Izapideen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritza Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazioa

Ezingo dira 5 domina baino gehiago eman urtean.
Alkateak berak emango dizkie dominak saridunei Donostiako jaien barruan antolatuko den Omenaldi Publikoan.

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Udaletxeak herritarrei emandako domin eta kondekorazioak eman edo ezeztatzeko beharrezkoak diren jarduketekin lotutako informazio pertsonalaren kudeaketa.

Gordetzeko epeak

Kontserbazio iraunkorraUdaletxearen erregistro-liburuak modu iraunkorrean kontserbatzeko irizpide nagusiari erreparatuz.

Legitimazioa

Interes publikoaren izenean burututako jarduerak DBEOren 6.1.e) artikulua:- 7/1985 Legea, Toki-Araubidearen Oinarriak arautzen dituena- Apirilaren 7ko, 2/2016 Legea, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa- Donostiako Udalaren Ohore eta Goraipamenen Araudia

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Telematikoa

Tramitea hasi


Presentziala
Herri Partaidetza Zerbitzua
Ijentea, 1 (Boulevarreko Udalinfotik)
Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara