Hondartzetako toldoak, karpak eta itzalkinak: esleipena eta baja

Parasolen esleipena; Zurriola, Kontxa eta Ondarreta hondartzetako toldoak, karpak eta itzalkinak.
Esleipen gehienak 3 urtean behin egiten den zozketa ireki baten bidez egiten dira. Urtero, epe bat irekitzen da bajak formalizatzeko eta onartzeko, eta pertsona esleipendunei egondako bajen ondorioz libre geratu diren parasolak hartzeko aukera izatea eskaintzen zaie, epe baten barruan.
Aipatutako epe horietatik kanpo, parasolak libre geratzen badira, zuzenean esleitzen zaizkie hurrengo zozketara arteko aldirako eskaera egin dutenei.


Zozketatzen diren parasolak:
  • Kontxa hondartza: 440 toldo
  • Zurriola hondartza: 240 toldo
  • Ondarreta hondartza: 424 toldo / 98 karpa / 198 itzalkin

Desgaitasunen bat duten pertsonentzako gordetako tokiak:
  • 28 toldo gordetzen dira (8 Kontxan, 8 Zurriolan, 12 Ondarretan).


Informazio gehiago

Norentzat

18 urte baino gehiago izatea edo adingabe emantzipatua izatea
  • Europar Batasuneko edozein udalerritan izatea bizilekua.
  • Izen emate bakarra onartzen da pertsonako eta etxebizitzako.
  • 100 €-ko fidantzaren gordailua egitea, zozketan parte hartzeko. Eskabidea online eginez gero, ordainketa bankuko txartelaren bidez egiten da. Eskabidea Udaleko bulegoan egiten bada, kontu korrontean helbideratuko da (eskatutakoa eskuratzeko aukerarik ez bada, fidantza itzuli egingo da; aukera izanda, uko egiten bazaio, galdu egingo da). Toldoa esleitu zaien pertsonei, tasatik deskontatuko zaie.
  • Zozketarekin lotutako prozesutik kanpo, parasola libre bat eska dezake aipatutako baldintzak betetzen dituen edonork, fidantzaren gordailurik egin gabe, dagokion tasa ordainduz.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Izapide honetan zehaztutako formularioa erabiltzea derrigorrezkoa da
  • NAN (Donostian erroldatuta ez dauden pertsonen kasuan).
  • Desgaitasunen bat duten pertsonentzako gordetako tokiak hartzeko aukerak izateko beharrezko dokumentazioa: mugikortasun urriaren baremoaren ziurtagiri ofiziala, gutxienez A, B edo 7. mailako mugikortasuna egiaztatzen duena. Ziurtagiriaren irudia aurkeztu behar da fitxategi batean.

Izen ematea formalizatutakoan, eskatzaile bakoitzari gako bat ematen zaio. Gakoarekin eta NAN zenbakiarekin Internet bidez kontsulta daiteke zozketari buruzko informazioa eta eskatzailea zozketa horretan zer egoeratan dagoen.


Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Udal zerbitzu eta jarduerei dagozkien tasak

**2026ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean dagoen eranskina

Denboraldiko abonuak:

Toldoak

  1. lerroa: 384.34 €
  2. lerroa: 345,93€
  3. lerroa eta hurrengoak: 294,24 €

Itzalkinak:
  1. lerroa: 469,18 €
  2. lerroa: 437,37 €
  3. lerroa eta hurrengoak: 401,59 €

Karpak (guztiak): 802,58 €

Tasak denboraldia hastean kobratzen dira. Zozketen arteko denboraldietan, baja emateko eta aldaketak egiteko epeei buruz informatzeko, esleipendunei bidaltzen zaien zirkularrean adierazten da zer egunetan kobratuko den tasa.

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Hilabete bat

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Prozeduraren urratsak

  1. Zozketan izen ematea (webgunearen bidez edo bulegoan). Pertsona bakoitzari ausazko zenbaki bat ematen zaio, eta email bidez jakinarazten zaio.
  2. Zozketarako, NANa eta zenbakia argitaratzen dira.
  3. Zozketa. Zenbaki bat ateratzen da, eta zenbaki horren bidez parasola aukeratzeko ordena ezartzen da.
    Pertsona eskatzaileek parasola aukeratzea, zozketa bidez ezarritako ordenan oinarrituta.
  4. Egunero 60 pertsonak izaten du parasola aukeratzeko modua; parasola egokitu zaien pertsonen zerrenda bukatu arte.
  5. Bigarren fasea: parasola erosteko aukera izatea parasolik tokatu ez zaien pertsonek.
  6. Tasa ordaintzea eta behin betiko esleipena.
  7. Parasolen esleipen zuzena, zozketarako izenik eman ez duten pertsonentzako.



Aukeratze sistema: hondartza, parasola mota eta sektorea aukeratzen dira.


Oharra: zozketa ondorengo bi urtetan, zirkular baten bidez, baja emateko edo aldaketaren bat egiteko aukera eskaintzen zaie esleipendunei, eta, era berean, tasak zer egunetan kobratzen diren jakinarazten zaie.

Araudia

Bestelako informazioa

Izen emateko eskabideak honako alderdi hauek zehaztu bahr ditu:
  • Datu pertsonalak
  • Zer hondartzatan aukeratu nahi den adieraztea:
    • Ondarretan baldin bada: Parasola mota adieraztea (toldoa-itzalkina-karpa) eta planoan adierazitako sektoreetako bat aukeratzea (1. sektorea edo 2. sektorea)
    • Kontxan baldin bada: Planoan adierazitako sektore bat aukeratzea (1. sektorea edo 2. sektorea).

Aulkiak eta parasolak egun baterako alokatzeko aukera dago, toldo langileei hala eskatuta.

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Zozketan eta lehiaketan izen emateari dagokion informazio pertsonalaren kudeaketa.

Gordetzeko epeak

Gomendatutako epea: Festa eguna ospatzera arte.

Legitimazioa

Botere publikoaren egikaritza eta interes publikoa DBEO 6.1.e) artikulua.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan