Postua eskatzea Bigarren Eskuko Azokan: Donostiatruk
Hauek ditu helburu:
- Herritarrei erraztea erabilitako objektuak berrerabil ditzaten.
- Berrerabileraren eta hondakinen prebentzioaren filosofia eta praktika sustatzea.
- Bigarren eskuko azokei prestigioa ematea.
Azoka hilero egiten da, larunbat batean, 10:00etatik 14:00etara bitartean
Informazio gehiago Donostiatruki buruz
Norentzat
- Elkarteak, ikastetxeak eta Donostian erregistratutako herri entitateak (guztiak irabazi asmorik gabekoak)
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
Postua esleituta duten pertsonek baliozko identifikazioa aurkeztu behar dute azoka egunean.
Lehen aldiz parte hartzean, nortasun agiri nazionalaren kopia bat eman behar da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Postua jartzea doakoa da.
Prozeduraren urratsak
- Eskabidea erregistratzea: azoka bakoitzerako izena emateko epea azoka baino astebete lehenago amaitzen da (ostiraleko 14:00ak arte telefonoz egiten bada eta igandeko 00:00ak arte Internet bidez egiten bada).
- Izena eman duten pertsona guztiei jakinarazten zaie posturik esleitu zaien edo ez, azoka asteko asteazkena baino lehen.
- Azokan parte hartuko dela berretsi behar da, azoka asteko osteguna baino lehen.
- Azoka egunean, partaideei harrera egiten zaie, 09:00etatik 10:00etara bitartean. Posturen bat esleituta duten guztiek arduradunarengana jo, identifikatu (NAN erakutsi) eta arauen onarpen orria sinatu behar dute. Hark erakutsiko die zer leku dagokien.
- Azoka 14:00etan amaitzen da. Ondoren, eramandako guztia jaso behar da. Parte hartzaile guztiek lagundu behar dute, modu aktiboan, azoka eremua garbi uzteko.
Izapideen arduraduna
Bestelako informazioa
*Bigarren eskuko azokak badu on-line bertsioa: ikus DONOSTIATRUK azoka birtuala
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.