Udal lurzoruko babes publikoko etxebizitza saltzeko eskaera
Etxebizitza eta eratxikiak saldu nahi dituen pertsonak erakundeari jakinarazi behar dio asmo hori. Etxegintzak ez badu hiru hilabetetan erabiltzen etxebizitza erosteko eskubidea, eta baimena ematen ez badu, baimen hori isilbidez eman dela ulertuko da, eta azalera eskubidearen titularrak libreki saldu ahal izango dio babes publikoko etxebizitzaren titular izateko baldintzak betetzen dituen norbaiti, baldin eta Eusko Jaurlaritzak lehentasunez erosteko eskubidea edo atzera eskuratzeko eskubidea baliatzen ez baditu (babes ofizialeko etxebizitzetan soilik) Etxebizitza tasatuen kasuan, ebazteko epea bi hilekoa da.
Norentzat
- Udal lurzoruko babes publikoko etxebizitza baten jabeak
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Izapidetzea doakoa da, baina eskualdatzeko gastuen ordainketa dagokion aldearen kontura izango da.
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: 3 hilabete
Legezko epea: Aldagarria
Isiltasunaren zentzua: Aldekoa
Legezko epea 3 hilekoa da babes ofizialeko etxebizitzetan, eta 2 hilekoa etxebizitza tasatuetanProzeduraren urratsak
- Eskabidea erregistratzea
- Etxegintzak eskaera aztertzea
- Etxegintzak lehentasunez erosteko eskubidea baliatzea, edo eskubide horri uko egitea Ebazpena eta interesdunei jakinaraztea
- Eskritura publikoa sinatzea eta jabe berriek erregistroan inskribatzea
Araudia
Bestelako informazioa
*Babes ofizialeko etxebizitza baten titular izanda, azalera eskubidearen erregimenean, eta beste batengatik aldatu nahi izanez gero (hura ere babestua eta erregimen berekoa), familiaren beharretara egokitzen ez delako, edo laneko arrazoiak zein arrazoi pertsonalak bitarteko, Etxebidek kudeatzen duen babes ofizialeko etxebizitzak trukatzeko poltsara jo dezake, udal zozketa baten bidez zein zozketa autonomiko baten bidez eskuratutako etxebizitza izanda ere.
Datuen babesa
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.