Zaragoza Plaza
Donostiako Udala parte-hartze prozesu bat garatzen ari da herritarrekin Zaragoza Plazaren etorkizuneko diseinuari buruz.
2025eko udaberrian, hiru bilera ireki egin ziren auzotarrek parte har zezaten, eta berrurbanizazioaren diseinua aurkezteko unea iritsi da.
Bilera urriaren 8an izan da, 18:30ean, Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan.

Partaidetza prozesuaren kronologia
2025eko udaberrian hiru bilera egin dira:
- Apirilak 28an
- Maiatzak 19
- Ekainak 2
Saio guztiak Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan egin dira, eta horietako bakoitzean 30/50 pertsonak parte hartu dute; Herritarren Partaidetzarako Zerbitzuak dinamizatu ditu saioak, Proiektu eta Obra eta Mugikortasun sailekin batera.
Bileren lehen ziklo horren ondoren, Proiektu eta Obren Zuzendaritzak aurreproiektu bat landuko du, eta herritarren aurrean aurkeztuko da, parte hartzeko prozesuaren hurrengo fasean.
Metodologia eta saioen garapena
Prozesuaren metodologiak konbinatu ditu, alde batetik, osoko bilkuran egindako aurkezpenak, eta, bestetik, talde txikiagoetan lan egiteko uneak, horrela pertsona guztien ahalik eta parte-hartze handiena izan dadin.
Egindako bileretan, Udalak argitu zuen hiri mailako mugikortasunaren ordenamenduak plazaren diseinua baldintzatuko duten mugak ezartzen zituela, zonaldean igarobide batzuk ezartzen zituelako: zehazki, Udalak trafiko-ibilbideak zeintzuk izango ziren azaldu zuen, eta adierazi zuen autobus-geralekua Zubieta kalean kokatuko zela eta Manterola kalean zamalanetarako gunea; planteamendu horrek eztabaida-uneak sortu zituen pertsona batzuen eta udalaren ordezkaritzaren artean.
Lehenengo bileran osoko bilkuran egin ziren aurkezpen eta iritzi trukeak, eta hurrengo bilkuretan galdetegi bana banatu zen, pertsona bakoitzak bere ikuspegia eman zezan, eta ondoren iritziak talde txikiagoetan partekatu ziren.
Maiatzaren 19an landutako galderak
- Zer da plaza zuretzat
- Zein erabilpen emango zenioken eta zeintzuk ez.
Ekinaren 2an landutako galderak
- Zer nortasun ezaugarri egozten dizkiozu plazari?
- Zer elementuk izatea nahiko zenituzke?
Lehenengo bileran herritarrek bete zituzten galdetegietan ondoren iritziak trukatzeko balio izan zuten, eta hauetan, oro har, plaza egonleku lasaia eta berdea izateko nahia izan zen nagusi, itzalpekoa, zarata areagotuko duen jarduerarik gabea eta oinezkoen pasabide hutsa bihurtuko ez dena.
Bigarren bileran bertaratu ziren pertsona guztiei lehenengo bileran landutako edukien paperezko laburpen bat eman zitzaien, eta pantailan emaitzen aurkezpen bat proiektatu zen. Testuak irakurri eta gero, hainbat pertsonak oharrak egin zituzten dokumentuaren alderdi batzuei buruz, eta zalantzak argitu ziren. Ondoren, baliozkotzat jo zen laburpena.
Plazaren etorkizuneko diseinuari buruzko iritziak trukatzen jarraitzeko, bertaratutakoak hiru taldetan banatu ziren. Oro har, adierazi zuten ez zutela plaza minimalista bat sortzen, diseinu oso abangoardistak zituena, eta estilo klasiko baten aldeko lehentasunak adierazi ziren, iritzi gehienen arabera "inguruneko diseinu erromantikoarekin bat etorriko dena".
Aurki Web-orrialde honetan prozesuaren laburpen dokumentua publikatuko da: bien bitartean, Proiektu eta Obren Zuzendaritzak aurreproiektu bat landuko du, eta partaidetza prozesuaren hurrengo fasean herritarren aurrean aurkeztuko da.
Partaidetza prozesuaren enfokea
Lehen saioan Udalak plazaren etorkizuneko diseinurako oinarrizko irizpideak azaldu zituen:
- Plazaren iragazkortasun handiagoa bilatzea,
- Bere bilbean eta inguruko espazioekin jarraikortasuna izatea,
- Dauden saltokien balioa nabarmentzea
- kalitatezko egonaldirako espazioak izatea.
Barru Arkitektura estudioko ordezkari batek hausnarketa errazteko aldez aurretik egin duten lana azaldu zuen, parte-hartze prozesuari egindako ekarpen gisa, honako puntu hauei buruz mintzatu zen:
- Gunearen analisia eta aurreko egoera
- Antzeko espazio batzuen erreferentziak
- Espazio honetarako orientazio estrategikoa
- Proposatutako urbanizazio diseinua.