Ezagutu egoitza elektronikoa

clock 23:15
calendar 2026/05/14

Zer da Egoitza Elektronikoa

Egoitza Elektronikoa herritarrentzako informazioa eta tramiteak eskuratzeko gune segurua da, eta informazioaren eta zerbitzuen osotasuna, egiazkotasuna eta eguneratzea bermatzen ditu.

Lehendakaritzako Departamentuari dagozkio Egoitza Elektronikoaren titulartasuna eta hura kudeatzeko gaitasuna.

Egoitzaren zerbitzuak eta tresnak

Egoitza Elektronikoan hau egin dezakezu:

  • Udalak ematen dituen zerbitzuei eta haiek kontsultatzeko, eskatzeko edo izapidetzeko moduari buruzko informazioa jaso
  • Nire Karpeta gunean egindako eskaerak kontsultatu
  • Udalaren argitalpen ofizialetara sartzea: lan eskaintzak, kontratatzailearen profila, araudiak, etab.
  • Dokumentu elektronikoak egiaztatzea

Kontsultatu egoitzaren edukien eta zerbitzuen web-mapa osoa.

Araudia

Argitalpen ofizialak

Udalaren lan eskaintza
Hemen aurkituko dituzu azken lan-eskaintzak eta horiei erantsitako azken dokumentuak.


Kontratatzailearen profila
Udalaren kontratazio lehiaketak.


Gardentasun atariaHerritarrei, modu argi eta ulergarrian, Udalaren gardentasuna bermatzen duen informazioa eskuratzeko aukera ematen die.


Udal araudiaOrdenantzak, erregelamenduak eta lantzen ari diren udal-arauak.


Ediktuen eta iragarkien taulaAtal honetan, legezko edo arauzko xedapen baten bidez, Donostiako Udaleko Ediktuen Taulan argitaratu behar diren dokumentu guztiak kontsulta ditzakezu, bai Udalarenak berarenak, bai beste erakunde publiko batzuek bidalitakoak.

Tresna erabilgarriak

Data eta ordu ofiziala

clock 23:15
calendar 2026/05/14

Interesdunek bete beharreko epeei dagokienez, agiriren bat egun baliogabe horietakoren batean ekarriz gero, eta zenbatu beharreko epea egun baliodunetan jarria baldin badago, hurrengo lehen egun balioduneko lehen orduan ekarritakotzat joko da, non eta arauren batean ez duen berariaz jartzen egun baliogabeetan ere hartu behar dela.

Halakoetan, sarrerako idazpenean, aurkezpeneko data eta ordu modura, benetan zein egun eta ordutan jaso den jarriko da, baina, ondorio juridikoetarako, sarrerako data eta ordu modura, hurrengo egun balioduneko zero orduak eta segundo bat agertuko da.

Egoitza Elektronikoan egindako edozein izapide zein kudeaketa erregistratuko da data eta ordu ofizial hau erabiliz. Administrazioarekin edozein izapide egitean, data eta ordu ofiziala erreferentziala izango da epeak neurtzeko.

Egun baliogabeen egutegia

Egun baliogabeen egutegia administrazio prozeduretako izapideetan adierazitako epeak betetzeko balio duen dokumentu bat da. Hala, egunetan aipatzen diren epeetan, igandeak, larunbatak eta jai egun jotako egunak ez beste egun guztiak balioduntzat hartzen dira, epeak kontazeko garaian.

Zerbitzu etenak

Egoitza Elektronikoan izandako zerbitzu etenen data eta ordua (h3)

Hemen argitaratutako informazioak adierazten du zer unetan egin diren zerbitzu etenak, udal informatika sistemetan mantentze eta hobekuntza lanak egitearen ondorioz.

Barkatu eragozpenak

Hasiera data
Ordua
Amaiera data
Ordua
Mota
07/05/2025
17:42
07/05/2025
22:47
Ustegabekoa
05/05/2025
22:00
05/05/2025
22:30
Planifikatua
04/02/2025
10:10
04/03/2025
10:25
Ustegabekoa
14/02/2025
08:30
14/02/2025
12:00
Ustegabekoa
12/01/2025
10:37
12/01/2025
18:50
Ustegabekoa

Informazioaren Segurtasunerako Politika

Donostiako Udalak, bere interesak eta bere esku dauden zereginak eta eskumenak kudeatzeko xedean, herritarren premiak eta nahiak asebetetzen laguntzen duten zerbitzuak eskainiko ditu eta jarduerak sustatuko ditu.

Horretarako, herritarren eskura jarriko du izapideak online egiteko aukera, herritarrek gai publikoetan parte hartze handiagoa izan dezaten; horrenbestez ezarriko ditu parte hartzeko bide berri batzuk demokrazia parte hartzailearen garapena eta ekintza publikoaren eraginkortasuna bermatzeko xedean.

Bestalde, teknologia berrien erabilera bultzatu nahi da Udalean bertan eta herritarren artean. Besteak beste, honako hauek dira helburu nagusiak: herritarren eta Udalaren arteko harreman elektronikoa sustatzea eta harreman horretan herritarren eta Udalaren artean beharrezkoa den konfiantza sortzea.

Kontsultatu Segurtasun Politikari buruzko iragarki osoa.

Datuen Babesa

Webgune honetan erabilgarri dauden baliabideen bidez jasotako datu pertsonalak ondorengo erregelamendua betez tratatuko dira:

Nahi izanez gero, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, aurka egiteko, ezabatzeko ("ahazteko eskubidea"), tratamendua mugatzeko, eramangarritasunerako eta banakako erabakirik ez hartzeko eskubideak erabil ditzakezu, dagozkion izapideen bidez edo Datuak Babesteko Ordezkariaren bidez: dbo@donostia.eus.

Gainera, kontrol-agintaritza eskudunari erreklamazio bat aurkezteko eskubidea ere baduzu; hauxe da aipatutako agintaritza: Datuak Babesteko Euskal Bulegoa.