Etxebizitzaren inguruko nire gestioak

Intereseko informazioa

Eguneratu zure eskaera - Eremu pribatua

Sartu zure eremu pribatura zure eskaeraren datuak online eguneratzeko eta kontsultatzeko.
Deialdi, esleipen, rebaremazio prozesua, itxaron zerrenda, gorabehera eta abisuei buruzko informazioa Donostiako Udalaren etxebizitza publikoen mugikorrean.

Nola jakinarazi intzidentziak?

Zer da intzidentzia bat?

Etxebizitzan edo eraikineko eremu komunetan gertatzen den edozein arazo tekniko.

Donostiako Etxegintzak edo maizterrek konpondu behar dute.

Intzidentzia motak

Alokairuaren hasieran (lehen hiru hilabeteetan)

Etxebizitzan akatsen bat hautematen bada eta akats hori maizterrek eragin ez badute, horren berri eman behar zaio Donostiako Etxegintzari.

Alokairuko lehen hiru hilabeteak igaro ondoren

Maizterren kontura izango da:

  • etxebizitzaren parte diren elementuak mantentzea
  • alokatutako elementuen ohiko erabilerak eta higadurak eragindako kalteak konpontzea
  • maizterrek eragindako beste edozein kalte konpontzea

Konponketak maizterren kontura direnean, ez da intzidentziarik erregistratu behar.

Donostiako Etxegintzaren kontura izango da:

  • oro har, instalazio komunetan sortzen diren matxurak edo akatsak konpontzea
  • adibidez:
    • ur berorik edo berokuntzarik eza
    • arazo elektrikoak
    • hodi orokorretako ur-ihesak edo buxadurak
    • joka ari diren sute-alarmak
    • garajeko ateek dituzten arazoak
    • barruko ateak
    • gune komunetako leihoak edo atariko ateak
    • matxuratutako igogailuak
    • eta abar.
Babes ofizialeko etxebizitza baten eskatzailea bazara, harpidetu zaitezke SMS edo email bidez prozesuen informazioa jasotzeko.

Erlazionatutako dokumentuak