Zahartze aktiboa

Informa zaitez zure auzoko gizarte-zerbitzugunean zahartze aktiborako programei eta baliabideei buruz
Sartu Topaleku espazioaren lagapena eskatzeko izapidera

Intereseko informazioa

Adinekoen elkarteak

Gure hirian adinekoen 24 elkarte daude, adin talde horrentzako jarduerak antolatzen dituztenak. Oso garrantzitsuak dira hiriko bizitza komunitarioan, izan ere, jarduera ugari eskaintzen dituzte eta auzo guztietan daude.

Zentro horiek adinekoen elkarteek kudeatzen dituzte. Guztiek oinarrizko irizpide komun batzuk jarraitzen dituzte, eta gero elkarte bakoitzak bere estatutuak eta barne-arauak ditu, bere antolaketa eta funtzionamendua definitzen dutenak.

Antolatzen dituzten jarduerak honako kategoria hauetan banatzen dira:

  • Prebentziozkoak: osasun fisikoa prebenitu eta sustatzea, harremanak bultzatzea, ikastea eta kulturarako sarbidea izatea.
  • Gizarte- eta aisialdi-jarduerak: omenaldiak, jaiak eta ospakizunak.
  • Kulturalak: txangoak, museoetara bisitak, etab.

Erretiratuen elkarteek webgune bat sortu dute erakusteko zer diren, zer zerbitzu eskaintzen dituzten eta zer jarduera egiten dituzten.

Udalak lokalak uzten dizkie adinekoen elkarteei eta konpromisoa hartzen du baldintza egokietan mantentzeko. Gainera, mantentze-lan eta oinarrizko zerbitzu guztien gastuak bere gain hartzen ditu, hala nola garbiketa, telefonoa, berogailua edo segurtasuna. Elkarteek urtero planifikatzen dituzten jarduerak ere diruz laguntzen ditu, portzentaje desberdinetan (% 100etik % 40ra).

Plus 55 programa 2003an sortu zen, gizarte-talde desberdinen arteko partaidetza eta topaketa sustatzeko eta udal-zerbitzu komunitarioen erabilera handitzeko.

Aukerak sustatzen ditugu, pertsona bakoitzaren beharren, balioen eta nahien arabera informazio pertsonalizatua eskainiz, bere bizi kalitatea eta gogobetetzea hobetzeko.

Jarduera fisiko osasungarria sustatzeko doako zerbitzua da, ariketa gutxi egiten duten pertsonei orientazio pertsonalizatua eskaintzen diena.

Donostia Lagunkoia Udalak bultzatutako Hiri Plana da, eta biztanleriaren zahartzeak hiri bizitzaren esparru guztietan planteatzen dituen erronketan arreta jarri nahi du.​​​​​​

Topalekua Gizarte Ekintzako Zuzendaritzaren baliabide zentro bat da, eta bere xedea parte hartze soziala eta zahartze aktiboa sustatzea da.