Bizikletaz mugitu

Sartu Dbizi bizikleta alokairu zerbitzuan izen-emateko izapidera

Sartu zure bizikleta erregistratzeko izapidera

Sartu segurtasun arrazoiengatik bide publikotik erretiratutako bizikleta berreskuratzeko izapidera

Kontsultatu katalogoan zure bizikleta galdua Udal Gordailuan ote dagoen

Intereseko informazioa

Bidegorrien eta kaleko bizikleta-aparkalekuen mapa

Kontsultatu hiriko bidegorri sarea eta non aparkatu dezakezun.
Udalak bizikletentzako aparkaleku seguruen sarea eskaintzen du, bizikletaren kultura sustatzeko eta mugikortasun jasangarriagoa bultzatzeko. 

BiziGarbi bizikletak doan garbitzeko udal-zerbitzua da. Kontsultatu hirian dauden gune guztiak eta kokapena.

Hiriko auzo eta txoko gehienetara bizikletaz erraz eta eroso irits daiteke, eta hiria ezagutzeko zein eguneroko joan-etorriak egiteko garraiobide azkar eta atsegina da.

Horregatik, Donostiako Udalak Gozatu zure bizikletaz kanpainaren bidez bizikletaren erabilera segurua eta arduratsua sustatzen du. Horretarako, bizikidetzaren alde egiten dugu, eta bizikletaz segurtasunez zirkulatzeko beharrezko informazioa eta aholkuak eskaintzen ditugu.

Gainera, gogoan izan badirela zure bizikleta eroso garraiatzeko aukera eskaintzen duten garraio publikoko zerbitzuak:

Donostiak 25 kilometroko bizikleta ibilbide bat du, hiriko leku ederrenetako eta enblematikoenak zeharkatzen dituena. Gainera, auzo eta paraje ez hain ezagunak baina benetan interesgarriak ezagutzera gonbidatzen zaitu.

Erlazionatutako dokumentuak

Erlazionatutako estekak