Airearen kalitatea: airearen kutsadura-mailaren kontrola
Lurralde bateko airearen kalitatea baldintza hauen mende dago:
- Isuri kutsatzaileen kopurua eta banaketa.
- Baldintza klimatikoak eta geografikoak.
- Atmosferan gertatzen diren prozesu fisiko-kimikoak.
Hiriak airearen kalitatea neurtzeko 6 estazio ditu, Eusko Jaurlaritzako Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sarearen barruan daudenak:
- Añorgatxiki
- Ategorrieta
- Tolosa hiribidea
- Easo
- Puio
- Zubieta
Udalerriko estazioetako airearen kalitateari buruzko informazio eguneratua kontsulta dezakezu:
Indizearen kalkulua
Airearen kalitatearen egoera Europako Airearen Kalitate Indizearen bidez ebaluatzen da, bost kutsatzailetan oinarrituta:
- Sufre dioxidoa (SO₂)
- Nitrogeno dioxidoa (NO₂)
- Ozono troposferikoa (O₃)
- Airean esekitako partikulak PM10
- Airean esekitako partikulak PM2,5

