Dirulaguntza Jaialdien antolaketarako: Eskabidea

Donostian musika, antzerki, dantza, liburu eta ikus-entzunezko jaialdiak zein arte bisualen jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak

Norentzat

Pertsona fisiko edo juridikoa edo haren legezko ordezkaria Eskakizun hauek betetzen dituztenak:
  • Egoitza eta jarduera esparrua Donostian izatea edo, egoitza Donostian ez badute ere, Donostia Kulturak hiriarentzat interes bereziko jardueratzat jotzen duen jardueraren bat egitea.
  • Ekonomikoki bideragarria izatea eta bideragarritasun hori egiaztatzea, oinarrietan ezarritako mugak (14. artikulua) errespetatzen dituen aurrekontu orekatu bat aurkeztuz.

Noiz eskatu

2026/03/05 - 2026/04/07

Tramitea epez kanpo dago.

Beharrezko agiriak

Ordezkapena zuritzeko aurkezten duen agiria, hala dagokionean
  • Diruz laguntzea nahi den egitasmoaren dokumentu originala, erakunde eskatzaileko pertsona edo organo eskumendunak onartua, bai eta egitasmoaren gastu eta diru sarreren aurrekontua ere.
  • Ingurumen memoria
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileari buruzko dokumentazioa
        Pertsona fisikoek: Eskabidea sinatzen duen pertsonaren nortasunaren egiaztagiria: NANa, pasaportea edo antzeko agiria.
        Herri Entitateen Erregistroan inskribatutako erakundeek ez dute erakundeari buruzko beste dokumentaziorik aurkeztu beharko. Eskabidea sinatzen duen pertsona ez badator bat Erregistroan dagokion karguan azaltzen denarekin, eguneratutako izendapena egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko da.
        Herri Erakundeen Erregistroan inskribatuta ez dauden erakundeek dokumentazio hau erantsi beharko dute:
        - Erakundearen eratze eskritura eta estatutuak edo araudia, bai eta dagozkion erregistro publikoetan inskribatuta egotearen egiaztagiria ere.
        - Identifikazio fiskaleko zenbakia egiaztatzen duen txartela.
        - Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren nortasun egiaztagiria eta dagokion ordezkaritza boterearen ziurtagiria.
  • Dokumentazio horrez gainera, eskatzaileak interesgarritzat jotzen duen beste edozein agiri aurkeztu ahalko du.

Eranskinen gehienezko tamaina: 15 Mb

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: 4 hilabete

Legezko epea: 6 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Prozeduraren urratsak

  1. Oinarriak GAOn argitaratzea
  2. Eskabideak jasotzea
  3. Dokumentazioa berrikustea eta akatsak zuzentzea
  4. Ebaluazioa eta behin-behineko ebazpen proposamena
  5. Behin-behineko ebazpena Iragarki Taulan eta webgunean argitaratzea
  6. Alegazioak aurkezteko 10 eguneko epea
  7. Behin betiko ebazpen proposamena egitea, alegazioak aztertu ondoren
  8. Emakidaren jakinarazpena bidaltzea, eta dirulaguntza ordaindu edo, hala dagokionean, ukatu izanaren berri ematea
  9. Webgunean eta Iragarki Taulan argitaratzea.

Izapideen arduraduna

Erakundea: DONOSTIA KULTURA EEP

Araudia

Bestelako informazioa

Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da:
  • % 60 organo eskumendunak emakida onartzen duen unean;
  • % 40 dirulaguntza justifikatzeko eskatzen diren agiriak aurkeztu eta baliozkotzat jo ondoren.

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Udal-dirulaguntzak emateko informazio pertsonala kudeatzea.

Gordetzeko epeak

Kontserbazio iraunkorra

Legitimazioa

Botere publikoaren egikaritza DBEOren 6.1.e) artikulua - 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, Diru-Laguntzei buruzko Lege Orokorra - 2/2000 Legea, ekainaren 29koa, Bidaiariak Herri Barruan eta Herriz Kanpo Kotxez Garraiatzeko Zerbitzu Publikoa Arautzen duena.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epez kanpo
Zerikusia duten izapide nabarmenak