Jabeak - Etxebizitza pribatu hutsen programan etxebizitza bat alokatzeko jartzeko eskaera (Alokabide)

Etxegintzak, Alokabide programaren bitartez, etxebizitza pribatu hutsak alokatzea sustatzen du. Merkatuko prezioak baino merkeago etxebizitza bat alokatu nahi dutenen eta etxea alokatzeko jarri nahi dutenen arteko harremanak bultzatzen ditu, jabeei zenbait abantaila emanez. Erakundea zuzenean arduratzen da programako etxebizitza eskatzaileen erregistroan izena eman duten pertsonen artean maizterrak bilatzeaz.
Etxebizitza alokatu ostean, erakundea arduratzen da kontratua formalizatzeko lanak egiteaz, baita jabearen eta maizterren arteko geroko bitartekaritzaz ere. Kontratuaren iraunaldian sor daitezkeen gorabehera orotan lehen hizketakidea eta bitartekaria izango da.

Argibide gehiago

Norentzat

  • Jabeak, gozamendunak, ahaldunak, baimendunak, edo alokatu nahi den etxebizitza hutsaren gainean gaitasun juridikoa duten beste pertsona batzuk.
  • Etxebizitzak Donostiako udal-mugartean egon behar du.
  • Okupatzailerik ez du izan behar etxebizitzak, ezta erabiltze betebeharrik ere.
  • Bizitzeko baldintza egokiak izan behar ditu etxebizitzak. Baldintza egokiak betetzen ez baditu, erakundeko teknikariek adieraziko dute zer obra egin behar diren gutxienez. Zuzendu beharrekoak ikusi ostean, halakorik balego, errenta txikiagoa edo hileko ordainketaren bat barkatzea negozia daiteke, maizterrak bere gain hartuz gero akatsak zuzentzeko obrak.
  • Etxebizitzak garbi egon behar du.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Identifikazio dokumentua: NAN / AIZ
  • Jabetza erregistroak emandako informazio oharra, etxebizitzaren titulartasuna egiaztatzen duena
  • Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria
  • Enkargu orria sinatzea, Etxegintzak ezarritako baldintzak onartuz gero
  • Etxebizitzaren giltzak ematea
  • Kontratua sinatzean: argiaren eta uraren azken ordainagiriak

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Doakoa

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Unean bertan

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aldagarria

Kalkulatutako epea da etxebizitza Alokabide programan sartu nahi duen pertsonarekin harremanetan jartzeko epea.
3 hileko legezko epea da enkargu orria sinatzen denetik etxebizitza alokatu artekoa. Epe horretan ez bada alokatzen, luzatu ahal izango da, bi aldeak ados baldin badaude.

Prozeduraren urratsak

  1. Eskabidea erregistratzea
  2. Pertsonarekin harremanetan jartzea, etxebizitza tasatzeko hitzordua emateko
  3. Etxebizitzaren tasazioa: etxebizitzaren egoera eta ezaugarriak egiaztatzea eta errenta ezartzea
  4. Interesdunak errenta eskaintza onartzea edo uko egitea
  5. Errenta eskaintza onartuz gero, enkargu orria sinatzea eta interesdunak dokumentazioa aurkeztea
  6. Etxebizitza Alokabideren etxebizitzen erregistroan sartzea
  7. Balizko maizterrak bilatzea

Araudia

Bestelako informazioa

Arrisku anitzeko etxe asegurua ematen da doan, eta ordaindu gabeko errenten asegurua ordaintzen du Etxegintzak
Ohiko galderak

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Etxebizitza libre hutsen alokairuak kudeatzea.

Gordetzeko epeak

Tratamenduaren objektu diren datu pertsonalak jaso ziren helburua betetzeko beharrezkoak diren bitartean gordeko dira. Horrez gain, tratamendutik edo horren helburuetatik ondorioztatu daitezkeen erantzukizun posibleak zehazteko kontserbatuko dira.

Legitimazioa

Botere publikoaren egikaritza: DBEOren 6.1.e) art. Funtsezko interes publikoa: DBEOren 9.2.g) artikulua 3/2015 Legea, ekainaren 18Koa, Etxebizitzarena. Adostasuna datuak komunikatzeko: DBEOren 9.2.a) artikulua

Hartzaileak

Notariotzak (obren, kalteen eta konponketen egiaztapena)

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Telematikoa

Tramitea hasi


Presentziala
Etxegintza
San Martzial, 2
Dokumentuak

Eskabidea