Matrikulen kudeaketa Isuri Gutxiko Eremura (IGE) sartzeko
Horiez gain, baita baimen hau eska dezakete euren jarduera burutzeko beharrezkoak dituzten ingurumen-bereizgarririk gabeko 5 ibilgailu edo gehiago dituzten beste zenbaitek, hala nola:
- Zerbitzu publiko eta interes orokorrekoak
- IGE barruan ohiko zerbitzuak edo errepikariak ematen dituztenak
- Autoeskolak
Matrikulen kudeaketa horretara bideratutako aplikazio espezifikoaren bidez egingo da.
Norentzat
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Eskaera
- Ordezkatzeko baimena, hala badagokio
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Doakoa
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: 7 egun
Legezko epea: 3 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Prozeduraren urratsak
2. Dokumentazioa zuzentzea, horrela badagokio
3. Baldintzak betetzen direla egiaztatzea
4. Ebazpena eta ebazpen hori interesdunari jakinaraztea
Baimena ematen den kasuetan, ebazpenarekin batera matrikulak kudeatzeko erabiliko den extraneterako erabiltzailea eta pasahitza helaraziko zaio interesdunari.
Izapideen arduraduna
Araudia
7/2021 Legea, klima-aldaketari eta energia-trantsizioari buruzkoa
Donostian airearen kalitatea hobetzeko, klima aldaketa arintzeko eta isuri
gutxiko eremuak arautzeko Udal Ordenantza
1052/2022 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, isuri gutxiko eremuak erregulatzen
dituena
6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, trafikoari, ibilgailu
motordunen zirkulazioari eta bide segurtasunari buruzko legearen testu bategina
onartzen duena
Bestelako informazioa
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.