Hondakin organikoak eta edukiontzien mapa
Etxean sortzen ditugun hondakinen %40 inguru materia organikoa da, eta konpost bihur daiteke.
Gure hirian hondakin organikoak kudeatzeko hiru modu daude:
- Gai organikoentzako edukiontzi marroia
- Etxean konposta egitea
- Auzokonposta
Udalak edukiontzi marroiak jarri ditu hirian, herritarrek eta negozioek beren hondakin organikoak utz ditzaten:
Nola erabili edukiontzi marroia?
Edukiontzi marroia erabiltzeko, Joko Garbia txartela eskatu behar da.
Txartela postaz jasoko duzu etxean, gidaliburuarekin batera. Bertan azalduko zaizu zer hondakin utzi ditzakezun eta beste informazio baliagarri batzuk. Halaber, adieraziko zaizu non jaso ontzia eta poltsa konpostagarriak.
Zer utzi daiteke edukiontzi marroian?
-
Bai, hauek utzi daitezke:
- Landare jatorriko hondarrak: frutak, barazkiak, lekaleak, arrozak, pastak, ogia, galletak, opilak, fruitu lehorrak, fruta hezurrak, lore eta landareen hondarrak, eta baratzeko hondarrak.
- Animalia jatorriko hondarrak: haragia, arraina, mariskoa, hezurrak, arrautzak eta arrautza azalak, gaztak, esnekiak eta maskoten ilea.
- Beste batzuk: janari hondarrez zikindutako sukaldeko paperezko mahai-zapiak, kartoizko arrautza-ontzi zikinak, kafe hondarrak eta iragazkiak, infusio poltsatxoak (graparik gabe), magdalena paperak, kortxozko tapoiak, zurezko txotxak eta txirbilak.
-
Ez dira utzi behar:
- Errautsak, lurra, zigarrokinak.
- Konpostatu ezin den materiala: beira, plastikoa, metala...
- Pixoihalak, konpresak, tanpoiak, animalien gorotzak, plastikozko poltsak.
Hondakinak beti poltsa konpostagarrietan utzi behar dira.
Poltsa konpostagarriak jasotzeko puntuak:
- Okendo kultur etxea
- Lugaritz kultur etxea
- Tomasene kultur etxea
- Intxaurrondoko gizarte etxea
- Etxarriene zentroa
- Loiolako kultur etxea
- Aieteko kultur etxea
- Egiako kultur etxea
- Liburutegi Nagusia
- Paco Yoldi kiroldegia
- Zuhaizti kiroldegia
- Egia kiroldegia
- Bentaberri kiroldegia
- Bidebieta kiroldegia
- Morlanseko Udalinfo
- Altzako Udalinfo
- Urdaneta 13 (Udal Zerbitzuen Bulegoak)
Etxean konposta egitea
Etxearen ondoan lursail txiki bat, baratzea edo lorategia baduzu, konpostatzeko ontzi bat jar dezakezu eta hondakin organikoak aprobetxatu.
Udalak dohainik emango dizkizu:
- Konpostatzeko ontzi bat eta aireztagailu bat.
- Prestakuntza eta aholkularitza: hasi aurretik, udaleko teknikari batek azalduko dizu konposta nola egin behar den. Gainera, zalantzarik baduzu, edozein unetan kontsulta diezagukezu. Urtean behin, zure konpostagailua bisitatuko dugu aholku teknikoak emateko. Eskuragarri duzu, halaber, konpostatzeari buruzko gida.
- Pizgarri ekonomikoa: zure hondakinak kudeatzeagatik. Hori jasotzeko, konpostatzeari buruzko udal erregistroan izena eman behar duzu (ingurumena@donostia.eus edo 943 483 390).
Auzokonposta
Auzokonposta konpostatze instalazio bera duten pertsona taldeen bidez antolatzen da. Talde bakoitzean arduradun bat dago, eta guztiek laguntzen dute konposta zaintzen eta onduta dagoenean ateratzen.
Parte hartu nahi duten pertsonek dohainik jasotzen dituzte:
- Behar duten materiala: hondakin organikoak bereizteko ontzi bat, konpostatze zentroaren barrutira sartzeko giltza eta behar diren tresnak.
- Hasierako prestakuntza eta etengabeko aholkularitza.
- Pizgarri ekonomikoa beren hondakinak kudeatzeagatik.
Gainera, parte-hartzaileek konposta hartu ahal izango dute beren baratzeetan, loreontzietan eta abarretan erabiltzeko.
Gaur egun, auzokonposta erabilgarri dago gune hauetan: Aiete, Añorgatxiki, Bidebieta, Ibaeta, Igeldo, Martutene, Morlans eta Ulia.
Beste gune batean parte hartu nahi baduzu, jakinarazi iezaguzu.
Ikastetxean konposta egitea
Hiriko ikastetxeek ere konpostajean parte har dezakete.
Helburu nagusiak:
- Ikastetxeetan hondakinak murrizten laguntzea.
- Hezkuntza-langileak inplikatzea ikasleak hondakinen arazoaz kontzientziatzeko.
- Ingurumena zaintzea sustatzea.
Informazio gehiago: Eskolan konposta.