Donostiako Udalak, Giza Eskubideen arloaren bitartez, Erbesteko biktimak Oroitzeko eta Omentzeko Egunean, “Ezer ez delako amaitzen” antzezlanarekin erbestea hartu behar izan zuten milaka euskal haurrak oroitu zituen, Antzoki Zaharrean .
1936ko kolpe faxistaren ondoren, milaka haur euskaldun erbesteratu egin behar izan zutenziren. Haien istorioak, ordea, ez dira iraganeko orri itxiak: gaurko gazteen galdera, beldur eta ametsekin gurutzatzen dira.
Ezer ez delako amaitzen antzezlan multidiziplinarra da, Intxorta 1937 eta Loraldia Eskola lerroaren baitan sortua eta Euskal Herriko leku ezberdinetako 5 ikastetxetako ikasleekin elkarlanean eraikia izan da. Antzerkia, musika eta mugimendua uztartuz, collage moduko pieza garaikide bat osatzen du: haur erbesteratuen testigantzak eta gaur egungo gazteen begirada eszenatokian elkartzen dira.
Ikuskizunak memoria historikoa eta egungo errealitatea lotzen ditu, faxismoa, arrazakeria eta indarkeria berriro ager ez daitezen. Euskaraz sortutako lan kolektiboa da, publiko gazte eta helduarentzat egina, emozioa eta hausnarketa uztartzen dituena.
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana