Irailaren 12an, 18:00etan udaletxeko osoko bilkuren aretoan, doan izango da edukiera bete arte
Irailaren 13an Donostiako Memoria Historikoaren Eguna izango da, Errepublikaren erregimen legitimoaren eta ondorengo diktaduraren aurkako estatu kolpe frankistaren ondorioak pairatu zituzten donostiarrak gogoratzeko. Duela 88 urte, tropa frankistak hirian sartu ziren data da.
Egun hori oroitzeko ekitaldien artean, Giza Eskubideen sailak “Allez, Aleez…! ” ikuskizun musikala antolatu du, irailaren 12an, 18:00etan, Pleno aretoan. Frantsesezko hitz horiek etengabe errepikatzen zizkieten jendarme eta guardia senegaldarrek gerratik ihesi Frantziara iritsi eta kontzentrazio-esparruetan sartzen zituzten erbesteratuei.
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana