Ángel Arizmendi Irastorza

  • Egoera zibila: ezkonduta
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: ez dago erabilgarri
  • Heriotza-data: 1936-10-25
  • Bizitokia: Oiartzun (Gipuzkoa)
  • Lanbidea: Abokatua
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Antolaketa politikoa: ez dago erabilgarri

Oharrak:53 urte 1936an / Donostiako Auzitegien Prokuradorea

Familia-harremanak:Emaztea: Juana Ayestaran Mendiluce 4 alaba: Natividad, María del Carmen, María del Coro eta María Teresa

Biografia:

1936ko urriaren 25ean kartzelatik irten zen bere lagun Leontzio Anburu abokatuarekin batera, askatasuna sinatu ostean. Handik irtetetan, konfesatu nahi zuten galdetu zieten eta orduan konturatu ziren hiltzera zeramatzatela. Iberoko elizara eraman zituzten konfesatzera. Handik Munian de Gesalaz-era eraman zituzten eta bertan fusilatu. Fusilatzeen arduradunak falangisten Agila eskuadrakoak izan ziren. Gorpuak bertan utzi zituzten, Cristo Rey-ren ospakizuneko mezara ez zirela iristen aitzakiatzat hartuta.

Iberoko alkateari abisua eman eta azken hark, medikuarekin batera, Izurzuko errepideko 22 kilometroan enterratu zituzten. Mediku hark, Angel Arizmendi ezagutu egiten zuen (Lizarran egonaldiak egiten baitzituen bere emaztearekin) eta horren eraginez, haren familiari, zehazki non enterratu zituzten adierazi zien.

Hori gutxi ez eta, Leontzio Aranbururi Gipuzkoako Ondasunak Konfiskatzeko Probintziako Batzordeak, usufruktuan zuen baserria kendu egin zioten. Angel Arizmendiri ere ondasun guztiak kendu eta 50.000 pezetako isun ekonomikoa ere ordaindu behar izan zuten, fusilatu ostean.

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Agindu judizial, militar edo gobernu-aginduz jazarriak > Ondasunen konfiskazioak

  • Egilea: Ondasunak Konfiskatzeko Batzordea

Oharrak:
"Arbide o Urdinola" izeneko baserria kendu zioten, gaur egun Kale Nagusiko Arizmendi-Enea 5.zk

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Gerra-presoak

  • Egilea: Altxatutako bandoa
  • Tokia: Ezkabako Gotorlekua (Iruña)
  • Non lurperatua: Izurtzu (Nafarroa)

Gizateriaren aurkako krimena, erailketarena > Epaiketaz kanpoko exekuzioak

  • Egilea: Falange Miliziak
  • Tokia: Muniain Gesalatz
  • Data: 1936-10-25
  • Non lurperatua: Izurtzu (Nafarroa)
  • Artikulua. Iturria: Nabarralde Fundazioa.
  • Oiartzun 2017 urtekaria. Iturria: Prentsa.
  • Jose Domingo Larrañaga Urbietaren egunkaria. Iturria: Dokumentazio pertsonala.
  • Isiltzen ez den isiltasuna. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-88917-26-3).
  • EGAÑA, I.: Los Crímenes de Franco. Iturria: Bibliografia.
  • Oroipena Zor: Fusilatuak eta desagertuak Oiartzunen. Iturria: Bibliografia. (Ref. SS-996-2010).
  • 1936. Guerra Civil en Euskal Herria. Iturria: Bibliografia. (Ref. 84-95261-04-9).
  • Gogora zerrendak. Iturria: Gogora datu basea. (Ref. RC Donostia).
  • Gerra Zibila - Iñaki Egaña DB. Iturria: Aranzadi datu basea.
  • EJ Desagertutakoen Zerrenda DB. Iturria: Aranzadi datu basea.
  • Gogora Zerrendak. Iturria: Gogora datu basea.
  • Akta. Iturria: Donostiako Erregistro Zibila.
  • "Gau iluna" dokumentala. Iturria: Youtube.
  • "Isiltzen ez den isiltasuna" dokumentala. Iturria: Youtube.

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Agindu judizial, militar edo gobernu-aginduz jazarriak > Zigor ekonomikoak

  • Egilea: Erantzukizun Politikoen Auzitegi Nazionala
  • Data: 1937-09-11

Delituak

Delitua Data Tokia Prozesamendua Igorlea Kondena Epaiaren data Kondena kommutatua Kommutazio data
Frente Popularreko alderdietan parte hartzea ez dago erabilgarri Erantzukizun Politikoko Auzitegia 50.000 pezeta 1937-09-11 5.000 pezeta 1943-06-18
  • Artikulua. Iturria: Nabarralde Fundazioa.
  • Isiltzen ez den isiltasuna. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-88917-26-3).
  • EGAÑA, I.: Los Crímenes de Franco. Iturria: Bibliografia.
  • 1936. Guerra Civil en Euskal Herria. Iturria: Bibliografia. (Ref. 84-95261-04-9).
  • Gerra Zibila - Iñaki Egaña DB. Iturria: Aranzadi datu basea.
  • Berrikusteko errekurtsoa. Iturria: Memoria Historikoaren Zentro Dokumentala.
  • "Isiltzen ez den isiltasuna" dokumentala. Iturria: Youtube.

Oharrak:
50.000 pezetetako zigorra

Frogaren elementuak

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana