José Manuel Insausti Martínez

  • Egoera zibila: ezkonduta
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: ez dago erabilgarri
  • Heriotza-data: 1936-10-06
  • Bizitokia: Lezo (Gipuzkoa)
  • Lanbidea: Langilea
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Antolaketa politikoa: ez dago erabilgarri

Oharrak:49 urte 1936an / "Real Compañía Asturiana de Minas"en egiten zuen lan

Familia-harremanak:Emaztea: Manuela Ormaburu / 6 seme-alaba: José, María Carmen, Manuel, Ignacio, María Pilar eta Juan María Insausti Ormaburu

Biografia:

Donostian jaioa eta Lezoko bizilaguna. Haurtzaroaren zati bat Hernaniko Bakero baserrian eman zuen, inude batek hazia. Gerra hasi aurretik Altzaten bizi ziren, Real Compañía Asturianaren jabetzako etxe batean, enpresa horren kontularia zelako. Familia Jose Manuel eta Manuela Ormaburu emazteak eta bere sei seme-alabek osatzen zuten: Jose (Josetxo), Maria Carmen, Manuel (Manolo), Ignacio, Maria Pilar (Pili) eta Juan Maria (Juan Mari), baita Felixina ere, 15 urteko neskamea.

Gerra hasi zenean, Donostiara joan ziren eta senide baten etxean bizi izan ziren. Senitarteko horrek etxea utzi zien kanpoan zegoelako. Era berean, Lezoko familiaren etxea Urrullo baserriko Malen esne-saltzaileari utzi zioten, bertan seme-alabekin bizi zedin Donostiatik itzuli arte.

Lezora itzuli zirenean, Jose Manuel bere txalupan arrantzan ikusi zuten semeekin batera, eta egun horretan bertan, gauez, haren bila joan ziren etxera, hiru salaketa baitzituen haren aurka Errenteriako Udaletxean. Hiru pertsona agertu zitzaizkion: guardia zibil bat, errekete bat eta falangista bat. Eraman egin zuten, eta hori izan zen etxean ikusi zuten azken aldia.

Ondarretako espetxera eraman zuten eta bere seme zaharrenak, Josetxok, egunero eramaten zion janaria. Harik eta behin esan zioten arte ez zegoela, aske atera zela. Lasterka joan zen aitona-amonei esatera, baina Jose Manuel ez zen inoiz agertu. Hernaniko hilerriko hormaren kontra fusilatu zuten. Kasualitatez, bere esnezko anaia lurperatzailearen laguntzailea zen eta hilda ikusi zuen. Familiari abisatu ahal izan zion, eta horrela jakin zuten haren amaieraren eta kokapenaren berri.

Fusilatu ondoren, Lezoko bi gizonek familia mehatxatu eta beldurtu zuten egun askotan, eta Manuela fusilatuko zutela mehatxatu zuten, auzokide eta familiako laguna salatzen ez bazuen. Uko egin zion esanez ez zuela beste familia bat suntsituko, berearekin egin zuten bezala, eta azkenean bakean uztea lortu zuen.

Josetxo, bere seme zaharrena, ez zen soldadutzatik libratu, eta fronteko lehen lerrora bidali zuten, baina zorionez edo zoritxarrez, gaixotasun erreumatiko infekzioso bat hartu zuen, ia paralitiko utzi zuena eta soldaduska Ospitalean igarotzera behartu zuena.

Manuelak, José Manuelen emazteak, bere seme-alabei utzitako ondarea izan da senarraren heriotzaren erantzuleen izenak jakin nahi ez izatea, gorrotatzen ikas ez zezaten.

(Pili Insausti Ormaburu alabaren testigantzatik abiatuta egindako biofrafia)

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, erailketarena > Epaiketaz kanpoko exekuzioak

  • Egilea: Altxatutako bandoa
  • Tokia: Hernani
  • Data: 1936-10-06
  • Iñaki Egañaren Zerrendak. Iturria: Aranzadi datu basea.
  • Lezoko Memoria Historikoaren mapa. Iturria: Etxetxo-Lezoko Memoria Historikoaren Taldea. (Ref. Etxetxo eta Lezoko Udala).
  • Zigortuak. Ilunpetik argitara. Frankismoen biktimak Lezon (1936-1945). Iturria: Bibliografia.
  • El Otoño de 1936 en Guipúzcoa. Los Fusilamientos de Hernani. Iturria: Bibliografia.
  • Gogorako zerrendak. Iturria: Gogora datu basea.
  • Akta. Iturria: Lezoko Erregistro Zibila. (Ref. Nº26/1939).

Frogaren elementuak

  • Iñaki Egañaren Zerrendak. Iturria: Aranzadi datu basea.
  • Lezoko Memoria Historikoaren mapa. Iturria: Etxetxo-Lezoko Memoria Historikoaren Taldea. (Ref. Etxetxo eta Lezoko Udala).
  • Zigortuak. Ilunpetik argitara. Frankismoen biktimak Lezon (1936-1945). Iturria: Bibliografia.
  • El Otoño de 1936 en Guipúzcoa. Los Fusilamientos de Hernani. Iturria: Bibliografia.
  • Gogorako zerrendak. Iturria: Gogora datu basea.
  • Akta. Iturria: Lezoko Erregistro Zibila. (Ref. Nº26/1939).

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana