Oharrak:ez dago erabilgarri
Familia-harremanak:Gurasoak: Javier eta Sabina Emaztea: Maria Francisca Zaldua Anai-arrebak: Concepcion, Candida, Josetxo, Luis Seme-alabak: Javier eta Maritxu
Benito Usurbigo Txikierdi auzoan jaio zen, baina laister Villabonara joan zen eta hura izan zuen bizitoki.
Herriko musika bandan bonbardinoa jotzen zuen eta beste herrikide batzuekin batera, Behar Zana elkarteko bazkide fundatzailea izan zen.
Aita, Javier de Berasaluce, ingeniaria zen, ama, Sabina Olano, piano irakaslea eta Gorriti musikariaren ikaslea. Bere arrebak, Concepcionek, magisteritza ikasketak egin zituen Oviedon, 1909.ean lizentziatuz. Beste arreba, Candida, piano irakaslea eta Usandizaga maisuaren ikaslea. Anaia Josetxo, berriz, Argentinan oso gazterik zendu zen. Honi Chato del Puente izena ezarri zioten, gerora Benitok izen hori jasoko zuen kartzelan. Beste anaia, Luis, gazterik hil zen Londresen, han Mª Luisa Allenderekin bizi zen.
1931n, beste errepublikazale batzuekin batera, Villabonako Langile Kooperatiba sortu zuen, langile klaseari eta eguneroko otordua egiteko ere zailtasunak zituzten herritarrei laguntzeko, produktuak prezio merkeagoan salduz.
1936an, gerra hasita, Benitok Villabonatik ihes egin zuen eta 1941ean itzuli zen etxera baldintzapeko askatasunean. Bost urtez egon zen kanpoan.
Delitua | Data | Tokia | Prozesamendua | Igorlea | Kondena | Epaiaren data | Kondena kommutatua | Kommutazio data |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Matxinada militarrari laguntza | ez dago erabilgarri | Auzitaratze sumarisimoa arrunta | Gerra-kontseilua | 12 urte, 1 egun | 1940-12-19 | 7 urte | 1941-01-20 |
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Sarrera data | Irteera data |
---|---|---|---|
Valdenoceda Espetxe Zentrala (Burgos) | Bilbo Espetxe Probintziala (Larrinaga) | 1940-04-18 |
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Sarrera data | Irteera data |
---|---|---|---|
Bilbo Espetxe Probintziala (Larrinaga) | Donostia Espetxe Probintziala (Ondarreta) | 1940-06-16 |
Oharrak:
9 kartzeletan egon zen: Moreda (Asturias), Villamanin (Leon), Valencia de Don Juan (Leon), San Marcos (León), Burgos, Valdenoceda (Burgos), Tabacalera (Bilbao), Larrinaga (Bilbao) eta Ondarreta (Donostia)
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana