José María Toribio Alzaga Anabitarte

  • Egoera zibila: ezkonduta
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: 1861-04-16
  • Heriotza-data: 1941-05-27
  • Bizitokia: Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
  • Lanbidea: Irakaslea
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Antolaketa politikoa: ez dago erabilgarri

Oharrak:75 urte 1936an

Familia-harremanak:Gurasoak: Pedro Juan eta Carmen / Anai-arrebak: Valeriano eta Soledad Alzaga Anabitarte / Emaztea: María Pilar Fernández Mújica / 5 seme-alaba: Luis, Mari Paz, José Javier, Coro eta María Luisa Alzaga Fernández

Biografia:

Toribio Alzaga (1861-1941) Donostian jaio zen, 31 de Agosto kalean. Antzerkian ibilbide ezin oparoagoa egin zuen. Bigarren Karlistada piztu zenean, 1872an, hiritik ihes egin eta Ziburun babestu zen bere familia. Han ikasi zuen Alzagak batxilergoa, eta bertan izan zuen lehen harremana euskal antzerkiarekin. Marzelino Soroa gaztea ere han zen, eta hark asmatu zuen hain zuzen ‘Iriyarena’ antzerki kantatua. Hura prestatu zutenenartean zen Alzaga, eta badirudi antzerkiaren harra betiko geratu zitzaiola barrenean sartuta. Karlistada amaituta etxera itzuli ziren Altzagatarrak.

Donostian ere antzeztu zuten ‘Iriyarena’, 1878an. Berez, gaztelaniazko obra zen hura, baina euskarazko zati batzuk ere bazituen. Soroarekin lanean jarraitu zuen, eta 1888.urtean lehen komedia kaleratu zuen: Aterako gera. Dena dela, antzerkia zaletasuna besterik ez zen Alzagarentzat. Arotza baitzen lanbidez; aitak utzitako tailerrean lan egiten zuen.

Iztunde Eskola 1915. urtea giltzarria izan zen bai Alzagarentzat, bai euskarazko antzerkiarentzat. Donostiako Udalak Iztunde Eskola sortu zuen Garibai kalean, egun Kutxaren bulegoa dagoen tokian izan zuen egoitza. Alzaga izan zen eskola horretako zuzendaria eta irakaslea. Antzerki eskola zen Iztunde. Zurgintza bigarren mailan utzi eta antzerkianmurgildu zen buru-belarri.

Esku trebea zuen komedia idazteko. Guztira 30 bat antzezlan idatzi zituen, euskaraz guztiak: Neskazar, Amantxi, Biozberak, Jostirudiak eta Irritza (Shakespeare-en Macbethobraren itzulpena)…

Lan gehienak 1920. eta 1930. urteen bitartean idatzi zituen; hau da, 60tik gora urterekin. Urtean hiru emanaldi prestatu behar zituzten Iztunde Eskolan, Donostiako hiru jai nagusietan taularatzeko: San Sebastian eguna, inauteri astelehena eta Santo Tomas. Baina Euskal Herriko hainbat txokotan ikusi ahal izan ziren Alzagaren obrak. Antzerki eskolak ez ezik, euskara ere irakasten zuen. 1930eko Santo Tomas egunean omenaldi hunkigarria jaso zuen.

Bizitzak kolpe latzak eman zizkion Alzagari. Maria Pilar emazteak eta berak bost seme-alaba izan zituzten, eta bat izan ezik, denak gazte hil ziren. Bizitzako azken urteetan asko sufritu zuen.
1936ko gerran Iztunde Eskola itxi eta Ondarretako kartzelan espetxeratu zuten Alzaga; ordurako gaixo zegoen. Senitartekoen eta lagunek lanak izan zituzten libre ateratzeko.

80 urterekin hil zen, asma kardiakoaren gaitzak jota. Alzaga erretzaile amorratua zen, eta gaixo zegoenez, erretzea debekatua zuen. Hil zorian zegoela, ordea, azken zigarroa erretzen utzi omen zioten.

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Garbiketa batzordeak > Irakasleen garbiketa

  • Egilea: Altxatutako bandoa
  • Tokia: Donostiako Plaza (Donostia, Gipuzkoa)
  • Data: 1936-00-00

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Gerra-presoak

  • Egilea: Altxatutako bandoa
  • Tokia: Donostia Espetxe Probintziala (Ondarreta)
  • Data: 1936-00-00

Frogaren elementuak

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana