Oharrak:ez dago erabilgarri
Familia-harremanak:Gurasoak: Ruperto Asas Aja eta Plácida Manterola Vidal
Benita Asas Manterola 1873an jaio zen Donostian, irakasle ikasketak egin zituen Valladoliden eta irakasle izan zen, lehenik Bilbon eta ondoren Vallehermosoko eskola publikoetan, Madrilen. Bere lehen argitalpenak irakaskuntzarekin eta erlijioarekin lotuta egon ziren. Espainiako mugimendu feministaren XX. mende hasierako argitalpen garrantzitsuenetako biren zuzendaria izan zen: El Pensamiento Femenino (1913-1916) eta Mundo Femenino (1921-1936).
Eemakumeen berdintasun eta eskubide falta bezalako gaiak salatzen zituen eta emakumeen sufragioa aldarrikatzen zuen, mugimendu feminista mobilizazioaren bidez aldarrikapenak lortzen zituzten beste mugimendu sozial batzuen parekoa zela argudiatuz, eta, beraz, nortasun sozial, zibil eta politikoa lortu behar zuela adieraziz.
Bere idazkietan eta diskurtsoetan gogor kritikatu zuen beste gai bat amatasuna emakumeak menderatzeko arrazoia izatea izan zen. Gainera, Eliza katolikoak berdintasunaren aldeko emakumeen borrokan duen papera aztertu zuen. Eta bere burua beti katolikotzat aitortu bazuen ere, bereziki kritikatzen zuen Eliza.
ANMEko (Espainiako Emakumeen Elkarte Nazionala) zuzendaritza batzordeko lehendakaria izan zen 1924tik 1932ra arte, eta irakasten eta idazten jarraitu zuen Gerra Zibila hasi zen arte. Gerra garaian Madrilen egon zen irakasle Ramiro de Maeztu Eskola Taldean. Francoren tropak Madrilen sartu zirenean, errepresio prozesu bat hasi zen, eta funtzionario publiko askoren kasuan, arazketa prozesuak ekarri zituen.
Mugimendu ezkertiarreko kide izatea, La Tranca eta Fray Lázaro ideologia ezkertiarretako bi aldizkaritan argitaratu izana eta gerran errepublikarren aldekoa izatea leporatu zioten. Salaketa horiek ukatu zituen, baina, azkenean, baztertu egin zuten, eta 1940ko azaroaren 9an Hezkuntza Nazionaleko Ministerioaren kargu guztietatik inhabilitatzeko eta lekuz aldatzeko agindu zuten.
1941eko urrian lekualdatu zuten, eta Collado Villalbako Udal Eskoletara bideratu zuten. Hiru hilabete bakarrik eman zituen bertan, 1942ko urtarrilean erretiroa eskatu baitzuen. Une horretan, 65 urte zituen, eta irakasle aritu zen 44 urtez. Erretiroa hartu ondoren, Bilbora joan zen, eta han bizi izan zen familiarekin. Emakume borrokalari eta feminista izaten jarraitu zuen 1968an Bilbon hil zen arte, 95 urte zituela.
Oharrak:
Baztertzearen unean Ramiro de Maeztu Eskoletan zen irakasle
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana