Manuel Galdós Uzcanga

  • Egoera zibila: ez dago erabilgarri
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: 1909-00-00
  • Heriotza-data: 1974-00-00
  • Bizitokia: Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
  • Lanbidea: Itsas merkataritzako kapitaina
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Antolaketa politikoa: UGT, Gijongo Elkarte Nautikoa (A.N.Gi.)

Oharrak:ez dago erabilgarri

Biografia:

Merkataritza-nabigazioko Kapitaina zen. Gerra hasi zenean PYSBEren Mistral bakailao-ontzian ontziratua zegoen 1. Ofizial gisa. Urrian Mistral militarizatu egin zuten eta Galdós ontziko komandante egin zuten (abenduan Gipuzkoa bihurtua geratu zen ontzia).

Velasco destruktoreari (36-11-15) eta, Matxitxakon, Canarias gurutzaontziari (37-03-05) aurre egin zien, eta azken harekin izandako liskarrean zauri arinak izan zituen Galdósek. Arrantzaleak eskoltatzen eta merkantzi ontziak babesten zerbitzu asko bete zituen, eta Bermeoko bonbardaketan ere (37-05-01) parte hartu zuen.

Ekainean José Luis Díez destruktoreko komisario politiko izendatu zuten eta harekin parte hartu zuen geroago Bilbotik eta Santanderretik abiatutako operazioetan. Abuztuan RNko Korbeta Kapitaina egin zuten. Ontzia Falmouth-en babestu zenean lehorreratu egin zen (37-09-14).

Bigarren Mundu Gerran Panamako Heron baporea gidatu zuen, Ozeano Barean aliatuentzako armak garraiatuz. Geroago Panamako banderapean itsasontziak gidatzen jarraitu zuen Asia hegoekialdeko uretan, Indotxinan, Formosan, Indonesian eta inguru haietan. (Euzkadiko Gudontzidia. La Marina de Guerra Auxiliar de Euzkadi (1936-39) liburutik ateratako biografia).

Urraketak

Gerratik ondorioztatutako beste gertaera batzuk. Zaurituak. > Frontean zauritua

  • Egilea: Altxatutako bandoa
  • Tokia: Matxitxako
  • Data: 1937-03-05

Oharrak:
Zauritua izan zen Canarias ontziaren aurkako borrokan

Frogaren elementuak

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana