Oharrak:Amarotzen bizi zen (Tolosa) / Zestoako Granada errekako Zentralean lan egiten zuen
Familia-harremanak:Emaztea: Carmen / 7 seme-alaba: Jesús, María, Emilia, Modesto, Justo, José María eta Vicente
Norberto Arrigain Erregueche "Zentral Txiki" (Donostia, 1899ko ekainak 6 - Tolosa, 1979ko azaroak 28). Gerra Zibilaren aurretik, Zestoako Granada errekako zentral elektrikoan lan egin zuen, eta 1928az geroztik, Ataungo zentralean (Indarretxe).
1936ko uztaileko kolpe militarraren eta Nafarroako erreketeak Ataunen sartu ondoren, Norberto Arrigainek ihes egin zuen eta mendian ezkutatuta egon zen hamabost bat egunez. Geroago, Bixente Agirre aguazilak Tolosan ezkutatu zuen, baina atxilotu eta Ezkabako San Cristobal espetxera eraman zuten.
Kartzelan egon zen bitartean, Carmen emaztea Ataungo zentralean egon zen seme-alabekin, Tolosara itzuli ziren artean. Arrigain aske utzi zuten Tolosa eta Ataungo apaizek egindako gestioen ondoren, baina Langileen Batailoian bete zuen zigorra ezarri zioten, Otsaurt eta El Escorialeko destinoekin.
Zigor hori bete ondoren, argiketari lanetan jarraitu zuen RENFEn. 1979an hil zen Tolosan, aurretik izandako kotxe harrapaketa baten ondorioz, ez baitzen inoiz guztiz osatu.
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana