Aurten ere, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen bulegoak berriro martxan jartzen du “Oroimenaren bidea” bisita antzeztuen programa,matxinada militar frankistan gure hirian gertaturikoa gertutik ezagutarazteko asmoz.
Cristina Lagék Aniztasuneko, Inklusioko eta Berdintasuneko zinegotziak adierazi duenez “Gerra zibilaren hondamendiak zuzenean edo zeharka sufritu zituzten pertsona guztiei egindako omenaldi bat dira bisitak, eta gure historiaren kapitulu triste baten protagonista izan ziren lekuak eta pertsonaiak gogoan izaten lagunduko digu”
Bi antzezleek garai hartan donostiarrek bizi izandako uneak kontatuko eta antzeztuko dizkigute; 1936ko uztailaren 18tik, Errepublikaren aurkako matxinada militarraren egunetik, Donostia frankisten eskuetan erori arte.
Doako ibilbidea da, Easo plazako kioskoan hasiko da, eta, ondoren, San Jose ikastetxea, Askatasunaren hiribidea, Maria Kristina hotelaren inguruak bisitatu ostean eta Zurriolako zubiaren inguruan amaituko da.
Cristina Lagek, Aniztasuneko, Inklusioko eta Berdintasuneko zinegotziak adierazi duenez, “¡Gerra zibilaren hondamendiak zuzenean edo zeharka sufritu zituzten pertsona guztiei egindako omenaldi bat dira bisitak, eta gure historiaren kapitulu triste baten protagonista izan ziren lekuak eta pertsonaiak gogoan izaten lagunduko digu”.
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana