Breadcrumb
Cabecera-Normativa
Araudia
ZBE_Normativa
Europako Parlamentuak 2019ko azaroaren 28an klima eta ingurumen larrialdiaz egindako adierazpenak «klima eta ingurumen larrialdi egoera» deklaratu zuen; eta Batzordeari, estatu kideei eta munduko eragile guztiei eskatu zien «lehenbailehen hartzeko mehatxu horri aurre egiteko eta, beranduegi izan baino lehen, atzera eginarazteko hartu beharreko neurri zehatzak, eta Parlamentuak berak ere bazuela konpromiso hori» adierazi zuen.
Ildo horretan, udal-administrazioak airearen kalitate ona (indarrean den legerian jarritako parametroen arabera) berreskuratzeko eta zaintzeko betebeharra eta ahalmena du, bai eta biztanleria osoaren osasuna zaintzeko ere.
Gainera, kontuan izan behar dugu Donostiako Udala urte askotan egiten ari den jarduera-multzo baten barruan sartu behar dela IGE hau ere, hor baitira, besteak beste:
-
Hiri Mugikortasun Jasangarriko 2008-2024 Plana, 2008an onetsia
-
Hiri Antolamenduko Plan Orokorra, 2010ean onetsia
-
Klima 2050 Ekintza Plana, 2018an onetsia
-
Soinu Ingurunea Hobetzeko Ekintza Plana, 2019an onetsia
-
Tokiko Osasun Plana 2022-2025, 2022an onetsia