Breadcrumb
Cabecera-Vehículos-Afectados
Nola eragiten dit IGEak?
Vehiculos-Afectados-Texto
Airearen kalitatea eta osasun publikoa zaintzeko, ibilgailu kutsakorrenek ezin izango dute Isuri Gutxiko Eremuan zirkulatu.
Murrizketak bi fasetan ezarriko dira:
-
LEHEN FASEA (2025-2027)
Salbuespenezko kasuetan izan ezik –horretarako baimen puntualak, aldi baterakoak edo baimen iraunkorrak eskatu ahal izango dira– honako ibilgailu hauek ezingo dira Isuri Gutxiko Eremuan sartu:
-
ingurumen-etiketarik gabekoak (salbuetsitako kasu batzuetan izan ezik).
-
-
BIGARREN FASEA (2028tik aurrera)
Salbuespenezko kasuetan izan ezik –horretarako baimen puntualak, aldi baterakoak edo baimen iraunkorrak eskatu ahal izango dira– honako ibilgailu hauek ezingo dira Isuri Gutxiko Eremuan sartu:
-
ingurumen-etiketarik gabekoak (lehen fasean salbuetsitakoak ere ez).
-
B etiketadun ibilgailuak.
-
IGEra SARBIDE LIBREA izango dute ibilgailu hauek:
-
Bizikletek, zikloek eta mugikortasun pertsonaleko ibilgailuek (patineteak)
-
CERO/ECO/C/B ingurumen-etiketa duten ibilgailu motordunek edo ziklomotorrek (B etiketa mugatuta egongo da bigarren fasean)
-
DGTk historikotzat jotzen dituen ibilgailuek
-
IGEan erroldatutako pertsonen ibilgailuek, baldin eta DGTn erregistratutako helbidea IGEan kokatuta badago.
-
Bigarren fasean ez dira etiketarik gabeko ibilgailuak baimenduko, 70 urtetik gorako egoiliarrentzat izan ezik.
-
-
IGEan erroldatuta ez dauden baina salbuespenezko TAO baimenak dituzten pertsonen ibilgailuak:
-
Mugikortasun urriko pertsonek gidatzen dituzten ibilgailuak (MM).
-
Jarduera ekonomikoekin lotutako ibilgailuak.
-
-
Taxiak eta gidaridun garraio-ibilgailuak (GTI).
-
Bigarren fasean ez da etiketarik gabeko ibilgailuentzako baimenik emango.
-
SARBIDE LIBRERIK EZ DUTEN ibilgailuek baimen hauek eskatu ahal izango dituzte, honako kasu hauetan IGEan sartu ahal izateko:
Faqs-Vehiculos-Autorizados
-
Mugikortasun Urriko Europako Txartela duten pertsonak garraiatzeko ibilgailuak.
-
Gehienez 2 ibilgailu pertsonako
-
-
Zerbitzu publikoak edo interes orokorreko zerbitzuak emateko ibilgailuak (garraioa, energia, komunikazioak, posta-zerbitzuak, polizia, osasuna...).
-
IGEan erroldatuta dauden pertsonen ibilgailuak, usufruktu, renting, leasing, errentamendu, gauzazko ordainketa edo ordezko ibilgailu gisakoak badira.
-
Urtero eskatu beharko da baimena
-
-
IGEan garaje-plazak jabetzan edo emakidan dituzten titularren ibilgailuak.
-
Urtero eskatu beharko da baimena
-
-
Bide publikoa okupatzeko baimena duten ibilgailuak
-
Zuzeneko baimena, bide publikoa okupatzeko baimendutako eperako
-
-
IGEra sartzeko eskumena duen beste administrazio publiko baten baimena duten ibilgailuak
-
Zuzeneko baimena, IGEan sartzeko baimendutako eperako
-
-
IGEan erroldatuta dauden mugikortasun urriko edo mendekotasun iraunkorreko pertsonei laguntzeko ibilgailuak, baldin eta laguntza jaso beharreko pertsonak baldintza hauek betetzen baditu:
-
80 urtetik gorakoa da
-
gutxienez, 3. baremo egiaztatua du JMBn.
-
Gehienez, bi ibilgailu, lagundu beharreko pertsona bakoitzeko
-
Fase bakoitzerako eskatu beharko da baimena
-
-
-
DSBE eta BGDS prestazioak jasotzen dituzten pertsonen ibilgailuak.
-
Fase bakoitzerako eskatu beharko da baimena
-
-
Pertsonek edo enpresek IGEaren barruan eskatzen dituzten ohiko zerbitzuetarako edo behin eta berriz eman beharreko zerbitzuetarako ibilgailuak (salgaiak banatzea edo jasotzea, mantentze-lanak, konponketa, segurtasun pribatua).
-
Fase bakoitzerako eskatu beharko da baimena
-
-
IGEko jarduera ekonomikoetako ibilgailu mistoak edo industrialak.
-
Fase bakoitzerako eskatu beharko da baimena
-
-
IGEko egoiliarrak izan ez arren, udaldirako salbuespenezko TAO baimena duten pertsonen ibilgailuak.
-
Denboraldi bakoitzerako eskatu beharko da baimena
-
-
Autoeskoletako ibilgailuak, IGE barruan gidatze-praktikak egiteko.
-
Fase bakoitzerako eskatu beharko da baimena
-
-
Aldi baterako mugikortasun urriko eta/edo mendekotasuna pertsonei laguntzeko ibilgailuak:
-
IGEan erroldatuak
-
IGEan jarduera bat behin eta berriz egin behar dutenak (lana/ikasketak)
-
Gehienez 2 ibilgailu pertsonako
-
Baimen horiek hilabeteko balioa izango dute.
-
-
-
Pertsonek edo enpresek IGEaren barruan eskatzen dituzten zerbitzu puntualetarako ibilgailuak (salgaiak banatzea edo jasotzea, mantentze-lanak, konponketak).
-
IGEan sartu behar den bakoitzean eskatu beharko da baimena
-
-
IGEan kokatuta dauden ibilgailuak konpontzeko tailerretara doazen ibilgailuak.
-
Tailer bakoitzak eskatu beharko du baimena.
-
-
Itsas jarduerekin lotutako pertsona juridikoen ibilgailuak, tamaina handiko materiala garraiatzeko.
-
IGEan sartu behar den bakoitzean eskatu beharko da baimena
-
* Urgentziazko arrazoiengatik IGEan sartzeko baimen puntuala:
IGEra sartu eta 48 ordu igaro arte aurkeztutako eskabideak onartuko dira, betiere urgentziazko arrazoiak egon badira, hain zuzen ere osasun-larrialdi batengatik,atzeraezinezko konponketengatik eta antzekoengatik, eta eskaera behar bezala arrazoituta badago.
IGEra sartu aurretik aurkeztu beharko da baimena lortzeko eskaera.
Ibilgailuan ez da inolako etiketa edo bereizgarririk jarri beharko.