Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Cabecera-Sobre-ZBE
IGEari buruz
Sobre-ZBE-Texto
Isuri Gutxiko Eremu bat (IGE) hiriko eremu jakin bat da, non kutsadura-maila handiko ibilgailuen zirkulazioa mugatzen den, airearen kalitatea hobetzeko eta kutsadura murrizteko.
Donostiarako zehaztutako IGEaren mapa honako hau da:
ZBE_Mapa
Donostia / San Sebastián's Low-Emission Zone covers an area of 1.2 km2 in the city's Centre district. In order to safeguard air quality and public health, vehicles causing the most pollution are not allowed to drive around the Low-Emission Zone.
Faqs-Sobre-ZBE
Isuri gutxiko eremua (IGE) hiriko eremu bat da, non ibilgailu kutsatzaileen sarrera mugatzen den airearen kalitatea eta orokorrean denon osasuna hobetzeko.
Donostiako IGE Donostiako 2024-2029 Mugikortasun Planean jasotako ekintza ugarietako bat da.
Europako araudiko lege bat dela-eta: 7/2021 Legea, klima-aldaketari eta energia-trantsizioari buruzkoa, Lege horrek 50.000 biztanletik gorako udalerriak behartzen ditu mugikortasuna dela-eta sortzen diren isuriak murrizteko neurriak hartzera.
Kontsultatu Eraginpeko ibilgailuak atalean nola eragiten dizun IGEak.
IGEak 1,2 km2-ko azalera du, hori baita ibilgailuen zirkulazio-kontzentrazio handiena duen hiri-eremua. Eremu horretako distantziarik luzeena 20 minutukoa da oinez.
IGEa, joan-etorri gehien dituen eremua izateaz gain, trafikoak eragindako kutsatzaile atmosferikoen kontzentrazio handienak dituen eremua ere bada.
Hiriko airearen kalitatea neurtzeko estazioen artean, Easoko estazioak du airearen kalitate-mailarik txarrena (nitrogeno dioxido maila altuagoak).
Isuri Gutxiko Eremua 2025eko urtarrilean jarriko da indarrean, eta pixkanaka ezarriko da, herritarrak pixkanaka errealitate berrira egokitu ahal izateko.
Prozesu mailakatu hori bi fasetan egingo da, eta fase bakoitzean murrizketa desberdinak aplikatuko dira:
- Lehen fasea: 2025etik 2027ra
- Bigarren fasea: 2028tik aurrera
* Kontsultatu fase bakoitzean zein ibilgailuri eragiten dion.
IGEan sartu baino lehen, aurretiko abisuzko seinaleak ikusiko dituzu, IGEa non hasten den adierazten dutenak, era horretan, baimenik ez baduzu, eremu horretan ez sartzeko.
IGEko sarbideetan, matrikulak automatikoki irakurriko dituzten kamerak daude kokatuta; kamera horiek Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) datu-baseekin alderatuko dituzte matrikulen datuak, ibilgailu bakoitza eremu mugatura sar daitekeen ala ez ikusteko.
Eremura baimenik gabe sartuz gero, dagokion zehapena izapidetuko da.
Eremu horretara sartzeko muga astelehenetik igandera egongo da indarrean, eguneko 24 ordutan.
Ez, ez da beharrezkoa inolako etiketarik edo bereizgarririk jartzea, baina jakin behar duzu Trafikoko Zuzendaritza Nagusiko zein kategoriatakoa den zure ibilgailua, jakin ahal izateko IGEra sar zaitezkeen ala ez.
Zure ibilgailua ez badago sarbide librea dutenen artean, Baimenak kudeatu atalean eskatu ahal izango duzu baimena, zure kasuaren eta beharraren arabera.
Baimen-eskaerak IGEra sartu aurretik egin beharko dira beti, behar bezala egiaztatutako larrialdiko arrazoiengatik izan ezik; kasu horretan, hurrengo 48 orduetan aurkeztu ahal izango dira eskaerak.
Arau-hauste larritzat joko da:
-
IGEra sartzeko debekua izanda, bertan baimenik gabe sartzea.
-
Erantzukizunpeko adierazpenarekin batera doan edozein datu, adierazpen edo dokumentu zehatza ez izatea, faltsua izatea edo ez ematea.
-
Adierazitakoa egiaztatzeko eskatutako dokumentazioa ez aurkeztea.
Arau-hauste horiek 200 euroko isunarekin zehatuko dira, eta zenbateko hori % 30 areagotu daiteke arau-haustea berriro gertatuz gero (arau-hauste bat baino gehiago urtebetean).