Breadcrumb
Cabecera-Gestion-Autorizaciones
Baimenak
faqs-gestion-autorizaciones-particulares
PARTIKULARRENTZAKO BAIMENA
Izapide honek aukera ematen du IGEra sarbide librea ez duten partikularren ibilgailu motordunak eta ziklomotorrak inskribatzeko. Horretarako, eskabide bat izapidetu beharko da.
Kasu hauetan eskatu ahal izango duzu baimena:
Txartela duen pertsona bakoitzeko bi ibilgailu baimenduko dira gehienez.
IGEan erroldatuta dauden, 80 urtetik gora eta mugikortasun urria eta/edo mendekotasun duen pertsonei laguntzeko ibilgailuak.
IGEan erroldatuta dauden eta mugikortasun urria eta/edo mendekotasun iraunkorra duen pertsonei laguntzeko ibilgailuak, baldin eta laguntza jaso beharreko pertsonak gutxienez 3. baremo egiaztatua du JMBn.
IGEan erroldatuta dauden eta mugikortasun murriztua eta/edo aldi baterako mendekotasuna egiaztatua duten pertsonei laguntzeko ibilgailuak.
IGEan jarduera bat behin eta berriz egin behar duten eta mugikortasun murriztua eta/edo aldi baterako mendekotasuna egiaztatua duten pertsonei laguntzeko ibilgailuak.
Diru-sarrerak bermatzeko errenta (DSBE) eta bizitzeko gutxieneko diru-sarrera (BGDS) jasotzen dituzten titularren ibilgailuak.
IGEan erroldatuta dauden pertsonen ibilgailuak, usufruktu, renting, leasing, errentamendu, gauzazko ordainketa edo ordezko ibilgailu gisakoak.
IGEan garaje-plazak jabetzan edo emakidan dituzten titularren ibilgailuak.
Bide publikoa erabiltzeko edo okupatzeko udalaren baimena duten ibilgailuak, bai eta beste administrazio publiko baten baimena dutenak ere –bere eskumeneko eremuan– IGEra sartzeko.
Tailerrak berak eskatu beharko du bertara joaten den ibilgailu bakoitzerako baimena.
Baimen-eskaera justifikatutako larrialdi batengatik IGEra sartu diren eta baimena aldez aurretik eskatu ezin izan duten ibilgailuentzat. Sartu eta hurrengo 48 orduetan egin beharko da izapidea.