Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Hiri proiektuak
Euskararen hiria
Hizkuntza-normalizazioarekin konprometituta jarraitzea, hiriko hizkuntza paisaia euskaldundu, euskaraz ulertzen duten herritarren ehunekoa handitu (gaur egun %66 da), erabilerarako gune babestuak eskaini eta gainerako hiriburuentzat erreferente izan.
Ekimenak
- Hiri-inguruneetan hizkuntza-politika berriak eta berritzaileak aplikatzea: euskararen ezagutza eta erabilera orokortua den eremu edo auzoetan babes-neurriak hartzea eta urriagoa denetan ulermena unibertsalizatzeko egitasmoak bideratzea.
- Hiriko hizkuntza paisaia (establezimenduetako errotuluak, kartelak…) euskalduntzeko neurriak hartzea (ordenantzetan eta baimenetan baldintzak txertatu, pizgarriak, sentsibilizazio kanpainak…).
- Euskara modu naturalean txertatzea hiriko ekitaldi handietan: Zinemaldia, Jazzaldia, Hamabostaldia, kirol-ekitaldiak.
- Haur eta nerabeentzako (0-16 urte) eskola orduz kanpoko jarduera antolatuetan (kirola, kultura eta aisialdian) euskara ohiko hizkuntza bilakatzeko neurriak hartzea.
- Euskara nagusi izateko aukera duten eremu funtzionalak identifikatu eta horietan eragin.
- Euskara
- Euskara kohesio sozial eta kulturalerako tresna gisa
- Euskara guztiontzat
- Euskararen erabilera bultzatzea