Cooperacion para el desarrollo

Garapenerako lankidetzako proiektuak

Oinarriak eta Prozedura 2019

 2024ko Oinarriak eta Prozedura 

Honako deialdi honen helburua da diru laguntzak plazaratzea konkurrentzia librean, genero ekitatea, ekologia eta gizarte iraunkortasuna eta giza eskubideak zeharkakotasunez sustatzen dituzten garapenerako lankidetza, sentsibilizazioa eta gizarte eraldaketarako hezkuntzari lotutako proiektuak gauzatzeko.

 

Eduki publikatzailea

GGKK defendatzen dituzten pertsonen babesa. Kolonbia. 2017
Zenbatekoa: 48.653 €
'GGKK defendatzen dituzten pertsonen babesa. Kolonbia. 2017' irudia
Laguntza fisikoan, politikoan eta psikosozialean oinarritutako babes osoa da, eta xede nagusia da eskubideak defendatzen dituzten pertsonek giza eskubideen babesaren alorrean lanean jarrai dezaketela bermatzea.

Elikadura bermatzea 12 erkidegoetan. Bolivia. 2017
Zenbatekoa: 48.643 €
'Elikadura bermatzea 12 erkidegoetan. Bolivia. 2017' irudia
Colquechaca Udalerrian (Potosíko Departamentua) dauden Surumi eta Guadalupeko 15 komunitateak Boliviako landako komunitate indigena behartsuenak ditu 31.000 biztanle baino gehiagorekin eta 97% pobrezian bizi da.

Genero berdintasuna eta emakumeen ahalduntzea. Palestina. 2017
Zenbatekoa: 48.380 €
'Genero berdintasuna eta emakumeen ahalduntzea. Palestina. 2017' irudia
Genero berdintasuna sustatzea, kooperatiba bateko kide diren 16 emakume ahalduntzea ekonomikoki, eta 21 sendi palestinarren ahalmen ekonomikoak eta sozialak areagotzea.

Ixcán udalerriko elkarte sarea sendotzea. 2017
Zenbatekoa: 48.013 €
'Ixcán udalerriko elkarte sarea sendotzea. 2017' irudia
Proiektu honek Ixcan udalerriaren gizarte-egitura indartze helburua du, erresistentzia baketsuan eta indarkeria ez aktiboan oinarritutako ekintzak sustatuz, eta proiektu erraldoien eta haiek emakumeen bizitzan duten eraginaren mehatxuak salatuz.

Eskola morea bakea eta berdintasuna eraikitzeko. 2017
Zenbatekoa: 37.397 €
'Eskola morea bakea eta berdintasuna eraikitzeko. 2017' irudia
Proiektu honen xedea da nesken kontrako indarkeria prebenitzea, sentsibilizazioarekin, prestakuntzarekin, ekintzekin, ikerketarekin, komunikazioarekin eta eragin politikoarekin lotutako ekintzen bidez, Medellín hirian.

Ongi bizitzeko eraikuntza ekofeminismotik. 2017
Zenbatekoa: 48.635 €
'Ongi bizitzeko eraikuntza ekofeminismotik. 2017' irudia
Ongi bizitzearen kontzeptua landu nahi da, naturaren eskubideen eta herrien eskubide kolektiboen ikuspegitik; horretarako, batez ere, ingurumena zaintzeko ekintza komunitarioak egingo dira meatze erauzketako jardueren mehatxupean dauden emakumeekin.

GGKK eta emakumeen aurkako indarkeria babestea. India. 2017
Zenbatekoa: 68.114 €
'GGKK eta emakumeen aurkako indarkeria babestea. India. 2017' irudia
Proposamen honen helburua da, indarkeriaren biktima diren emakumeei aterpea, babesa eta aholkularitza ematea, bai familiaren barruan bai komunitatean.

Preso politiko palestinarren Giza Eskubideak defendatzea. 2017
Zenbatekoa: 48.653 €
'Preso politiko palestinarren Giza Eskubideak defendatzea. 2017' irudia
Israelgo espetxeetan atxilotu edo preso dauden gizon eta emakumeen giza eskubideen defentsaren aldeko proiektu hau aurreko urtetan babestutako proiektuen jarraipena da

Emakume nekazari indigenak ahalduntzea. Bolivia. 2017
Zenbatekoa: 62.874 €
'Emakume nekazari indigenak ahalduntzea. Bolivia. 2017' irudia
Ongiz Bizitzea eta indarkeriarik ez aktiboa abiaburu, proiektuak ondoko nahiak ditu: gaitasunak, aukerak eta eskubideak benetan erabiltzea areagotzea; hango emakume nekazari indigenen mugimenduak protagonista moduan eragina izatea eta esku hartzea Santa Cruz estatuko Obispo Santistevan probintziako toki garapenean.

Lurraldea partaidetza parekide batetik defendatzea. 2017
Zenbatekoa: 48.628 €
'Lurraldea partaidetza parekide batetik defendatzea. 2017' irudia
Erkidegoa antolatzea, emakumeen ahalduntzea eta politikan eragitea sustatu nahi ditu proiektu honek, Ixil eskualdeko 8 komunitate indigenetan, lurraldea babestu eta ingurumena zaintzeko, emakumeek ordezkaritza guneetan eta erabakiguneetan esku hartzeari eraginda eta elikadura burujabetza landuta.

— 10 Elementu orri bakoitzeko
1 - 10 erakusten 11 emaitzetatik.