Cooperacion TItulo

Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza

Ultimas Subvenciones

Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza eta lankidetzako proiektuak

Eduki publikatzailea

Bakerako Lankidetza Batzarra, Palestina 2015
Zenbatekoa: 37.500 €
'Bakerako Lankidetza Batzarra, Palestina 2015' irudia
Proiektu honen berariazko helburua Mash-a herri txikiko komunitateko emakumeek ekoizteko eta antolatzeko jardueretan parte hartzea eta aitzindaritza bultzatzea da. Proiektuak 3 ardatz nagusi ditu: 1) 24 emakumeen parte hartzea gehitzea 2) 24 emakumeen gaitasunak sendotzea 3) Emakumeen giza eskubideak eta genero berdintasuna sustatzea

Brigadas Internacionales de Paz, Colombia. 2015
Zenbatekoa: 49.592 €
'Brigadas Internacionales de Paz, Colombia. 2015' irudia
PBI Colombia (Nazioarteko Bake Brigadak Kolonbian) erakundeak Kolonbian giza eskubideak defendatzen aritzen direnen segurtasun fisikoa eta psikologikoa babesteaz arduratzen da. Horretarako, nazioarteko laguntza integrala ematen duten taldeak bertaratu eta jardunean aritzen dira eta Estatuan sentsibilizazioa eta eragin politikoa bultzatzen aritzen dira.

Sodepaz y Biladi, Palestina. 2015
Zenbatekoa: 69.429 €
'Sodepaz y Biladi, Palestina. 2015' irudia
12 hilabeteko iraupena duen proiektu hau Israelen eta TOP-ean egingo da eta proiektuaren helburua Israeleko kartzeletan preso eta atxilotuta dauden pertsonen lege-ordezkaritzaren eta laguntza juridikoaren sistema hobetzea da eta, horrez gain, haien senideei lege-aholkularitza ematea, eta giza eskubideei, Palestinari eta han Giza Eskubideak defendatzeaz arduratzen diren erakundeen ezagutza eta gaitasunak sendotzea.

Mundubat Fundazioa, Colombia. 2015
Zenbatekoa: 49.592 €
'Mundubat Fundazioa, Colombia. 2015' irudia

ACIN elkartearen Emakumeen Programak vcm-ari (batez besteko bolumen korpuskularra) buruzko prestakuntzarako jarduerak egingo ditu dagozkion lurraldeetan, gaitasunak garatzeko eta sendotzeko eta kontzientzia soziala areagotzeko, eta eragina izaten eta ikuskatzen saiatuko da estatuko eta nazioarteko erakundeen aurrean. Horrez gain, komunitatea emakumeen eskubideei eta VCM-ari buruz sentsibilizatzeko ekintzak burutuko ditu.


Bakea eta Alkartasuna, México. 2015
Zenbatekoa: 49.592 €
'Bakea eta Alkartasuna, México. 2015' irudia
Krisi globalak eragina haundiagoa du emakumeengan. Emakumeak, historikoki, familia elikatzeaz arduratu dira eta ez zaie inoiz lurrak edukitzeko, erabiltzeko eta lurroi etekina ateratzeko eskubidea aitortu. Horren ondorioz, emakumeak estu bizi dira eta, beraz, emakume indigena eta nekazariek dituzten eskubide asko hautsi egiten dira, besteak beste, bizitza duina izateko eskubidea.

Alboan Fundazioa, R.D. Congo. 2015
Zenbatekoa: 49.592 €
'Alboan Fundazioa, R.D. Congo. 2015' irudia
Proiektu hau Kongoko Errepublika Demokratikoko Ekialdean deszentralizazioa lortzeko, bakea eraikitzeko eta emakumeen eskubideak errespetatzeko prozesuan sartzen da. Erronka 420 pertsonari (% 70 emakumeak) prestakuntza ematea da, NBSK-ren nazioarteko ebazpenak ezagutzeko eta, hain zuzen ere, Emakumea, Bakea eta Segurtasuna deritzon 1325. ebazpenaz jabe egiteko.

Mugarik Gabe, Colombia. 2015
Zenbatekoa: 49.561 €
'Mugarik Gabe, Colombia.  2015' irudia
Proiektu honen helburua 30 emakumeren ahalduntzea eta ekimena indartzea da; horretarako, prestakuntza, ikerketa eta eragina lortzeko estrategiak erabiliko dira, emakume horiek Medellin hirian bakea lortzeko eta eskubideak eskatzeko ekimenetan parte har dezaten.

Tau Fundazioa, Bolivia. 2015
Zenbatekoa: 49.513 €
'Tau Fundazioa, Bolivia. 2015' irudia
Helburua lekuko emakumeek ekoizteko eta antolatzeko dituzten gaitasunak indartzea da. Horretarako, nekazaritzako ekoizpena hobetu egingo da era iraunkorrean, eta parte bat elikadura ziurtatzeko izango da eta bestea saldu egingo da, lortutakoarekin dieta osatu eta bizimodua hobetuko dituzten elikagaiak erosi ahal izateko.

Mugen Gainetik, Guatemala. 2015
Zenbatekoa: 49.581 €
'Mugen Gainetik, Guatemala. 2015' irudia
Proiektu honen helburua lurraldearen defentsa bultzatzea eta 8 komunitate indigena era kolektiboan antolatzea da, emakumeak ordezkatze esparruetan gehiago inplika daitezen sustatuz. Horretarako, emakumeez osatutako 8 talde sortuko dira, talde bat komunitate bakoitzeko, eta haien gaitasunak indartu egingo dira, lurraldeari eta komunitateari dagozkien alderdiak arautzen diren esparruetan parte hartzeko gauza izan daitezen.

Calcuta Ondoan y Betiko Fundazioa, India. 2015
Zenbatekoa: 69.429 €
'Calcuta  Ondoan y Betiko Fundazioa, India. 2015' irudia
Proiektuak tratu txarrak jasan dituzten emakumeei babesa, arreta eta aholkuak ematen jarraitzea proposatzen du eta, halaber, kanpainak, presio taldeak eta abokatuak eskaintzen jarraitzea, emakumeak babesteko izan beharko liratekeen legeak eraginkorki bete eta hobe daitezen, eta familian eta komunitatean sortzen diren gatazkak konpontzeko jarduerak eta aholku psikologikoak eskaintzen aritzea.