Plan Orokorra

Hemen duzu Plan Orokorraren Aurrerakina. Gaiez gai eta auzoz auzo laburtu dugu informaizo guztia eskurea izan dezazun. Zabalik dago herritarrek parte hartzeko aukera, aurrez aurreko bileretan edo/eta online formulario baten bidez.

Gaiaren arabera

Ezagutu aurrerakinaren funtsezko gaiak eta proposamenak ikuspegi sektorial batetik. Kontsultatu gure laburpenak eta ikusi nola eragingo dion Plan Orokor berriak gai bakoitzari.

Eremuka

Ikusi zer dakarren aurrerakinak eta nola eragingo dion hiriari, ikuspegi geografiko batetik. Kontsultatu gure laburpenak eta ikusi nola eragingo dion Plan Orokor berriak zure auzoari.

Azken albisteak

Etxebizitza eta Hirigintza
Aldakonea berriaren proiektua aurkeztu da

Hiri-berroneratze proiektuak donostiarrentzako 285 etxebizitza berri eraikitzea eta ingurune jasangarriago eta inklusiboagoa sustatzen du

Lorategien Hiriaren eraikin bat-Un edificio de Ciudad Jardín
Etxebizitza eta Hirigintza
Udalak obra-lizentzia bizkortu du Lorategi Hirian 98 etxebizitza publiko eraikitzeko

Etxebizitza horiekin 100 familia ingururi beren bizi-proiektuaren garapena erraztuko zaie

Etxebizitza eta Hirigintza
Jendeaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren ordutegien 2026ko egutegia

Ordutegiak zabaltzeko 2026ko egutegia onartu da, dagokien sailkapen taldearen eta gaikuntza tituluaren arabera

Etxebizitza eta Hirigintza
Lehiakortasuna sendotzeko apustua indartu du Udalak Parke Teknologikoaren hazkundearekin

Gobernu Batzarrak Illunbeko biribilgune berriaren obrak kontratatzeko espedientea onartu du

Erosketak 1 nori/honi/honetara 4 nondik 6

Plan bat daukagu!

Eta bideo honetan laburbilduko dizugu. Eman playari eta ikusi zergatik balio duen hainbeste zure iritziak.

Erlazionatutako dokumentuak

Harremana

Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren berrikuspenak idazki eredu bat jarri du herritarren eskura. Haren bidez, plana berriz begiratu behar duen taldearekin harremanetan jartzeko bidea izango du nahi duenak, dituen galderak, zalantzak, iradokizunak edo informazio-eskaerak egiteko.

Galdera, zalantza eta abar horiek denak bi arlotakoak izan daitezke: Plan Orokor berriaren hirigintza-gaiei buruzkoak eta parte hartzeko prozesuei buruzkoak, Donostiako Udalak herritarrek Plan Orokor berria egiten parte hartzeko irekita dituen prozesuei buruzkoak.