Plan Orokorra
Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) Donostiako lurraldea antolatzeko eta planifikatzeko tresna nagusia da.
2021ean, herritarren partaidetza-prozesu bat abiatu zen HAPOaren berrikuspena definitzen hasteko.

Informazioa eta diagnostikoa
Bagoaz Donostiako Hiri Antolamenduko Plan Orokor berria egiteko bidean aurrera, eta dagoeneko iritsi gara informazio eta diagnostiko puntura. Lan handia da informazio eta diagnostikoaren hau, eta zazpi atal nagusi hauetan laburbildu nahi izan dugu, hobeto ulertzeko modua izateko.
Hemen aurkituko dituzu gure hiria eratzen duten alorren gaineko azterlan eta analisi batzuk eta herritarrek parte-hartze prozesuetan egindako ekarpenak.
Orain, egindako diagnostikoa aurkezteko etapa berri bat hasiko da (bilera irekiak auzoetan, online galdetegiak), zuen proposamenak eta ideiak helaraz diezazkigun. Adi egon parte hartzeko urratsekin, Donostia zuretzat nolakoa izatea nahi duzun esatea nahi dugu eta.
Plan Orokorraren Diagnostikoa: Ondarea
Indarrean den Plan Orokorra oinarri hartuta, honako dokumentu hauek Donostiari buruzko datuak biltzen eta aztertzen dituzte, ondareari dagokionez.
- Interes historiko-artistiko-arkitektonikoa duten elementuak eta horien babes-mailak
- Interes arkeologikoko espazioak
- Intereseko landaredia duten habitatak (zuhaitzak, parkeak eta hiri-lorategiak).
- PEPPUC-a eta haren babes-maila
Dokumentua osatzeko herritarren ekarpenak eta eskaerak jasotzen dira, herritarren parte-hartzeak irekitako kanalei esker (mahai sektorialak, online galdetegi irekia, auzokideekin bilerak auzoetan).
Plan Orokorraren diagnostikoa: azpiegitura berdeak
Azpiegitura berdeak
Indarrean den Plan Orokorra oinarri hartuta, honako dokumentu hauek Donostiari buruzko datuak biltzen eta aztertzen dituzte, hiriko azpiegitura berdeei dagokienez.
- Eremu libreen diagnostiko teknikoa egiten da.
- Zer eta zenbat berdegune eta zuhaitz dauden zehazten da.
Lurzoru Urbanizaezina
Indarrean dagoen Plan Orokorretik abiatuta, Lurzoru Urbanizaezinak aztertzen dira honako gai hauek zehaztuz:
- Lurzoru mota bakoitzak zenbat hartzen duen eta bere kalitatea
- Donostiako hezeguneak: ibaiak, errekak...
- abeltzaintza eta nekazaritza
- udalaz gaindiko planak
- liriko landaredi berezia
- ingurumen-hobekuntzak
- babes bereziko eremuak
Dokumentuak herritarren ekarpenekin eta eskariekin osatzen da. Azken horiek herritarren parte-hartzeak irekitako kanalei esker jasotzen dira (mahai sektorialak, online galdetegi irekia, auzokideekin bilerak auzoetan).
Plan Orokorraren diagnostikoa: mugikortasuna
Indarrean den Plan Orokorra oinarri hartuta, dokumentu hauek Donostiari buruzko datuak biltzen eta aztertzen dituzte, hiri-mugikortasunari dagokionez.
- Diagnostikoan, ditugun hiri-motak aztertzen dira.
- Donostiako mugikortasun-modalitateak
- Nola mugitzen garen, non mugitzen gara.
- Erabilitako garraiobideak.
- Gure joan-etorrien arrazoiak (lana, aisialdia...)
- Oinezkoen sarea eta auzoetan duen ezarpena
- Garraio publikoaren sarea eta bide-sarea
- Hiriburuan erabilgarri dauden aparkalekuak
- Bizikleta-sarea, bizikletak alokatzeko zerbitzu publikoa eta bizikleta-bideak
- Mugikortasun-sareak: hirian, auzoetan, lurraldean
- Intermodalitatearen azterketa
Dokumentua herritarren ekarpenekin eta eskariekin osatzen da. Azken horiek herritarren parte-hartzeak irekitako kanalei esker jasotzen dira (mahai sektorialak, online galdetegi irekia, auzokideekin bilerak auzoetan).
Plan Orokorraren Diagnostikoa: Etxebizitzak
Indarrean den Plan Orokorra oinarri hartuta, hurrengo dokumentuek Donostiari buruzko datuak biltzen eta aztertzen dituzte, etxebizitzari dagokionez.
- Gure hiriburuko etxebizitza-merkatuaren datu ofizialak
- Dauden BOEen eta etxebizitza libreen kopurua
- Etxebizitza eta biztanleria adierazleak
- Aurreikusitako hazkundea
- Prezioen bilakaera
- Alokairuaren egoera
Dokumentua osatzeko, herritarren ekarpenak eta eskaerak jasotzen dira, herritarren parte-hartzeak irekitako kanalei esker (mahai sektorialak, online galdetegi irekia, auzokideekin bilerak auzoetan).
Plan Orokorraren diagnostikoa: jarduera ekonomikoak
Indarrean den Plan Orokorra oinarri hartuta, hurrengo dokumentuek Donostiari buruzko datuak biltzen eta aztertzen dituzte, jarduera ekonomikoei dagokienez. Honakoak zehazten dituzte:
- hiriko maila ekonomikoa (errenta, tasa)
- jarduera ekonomikoak biltzen diren zonak eta bere jarduera-tasak
- establezimenduak, mota eta auzoaren araberakoak
- «auzoko bizitza» sortzen duten jarduera nagusiak
- jarduera turistikoaren eboluzioa eta haren ezaugarriak...
Dokumentua osatzeko herritarren ekarpenak eta eskaerak jasotzen dira, herritarren parte-hartzeak irekitako kanalei esker (mahai sektorialak, online galdetegi irekia, auzokideekin bilerak auzoetan).
Plan Orokorraren diagnostikoa: ekipamenduak
Indarrean den Plan Orokorra oinarri hartuta, honako dokumentu hauek Donostiari buruzko datuak biltzen eta aztertzen dituzte, hirian erabilgarri dauden ekipamenduei dagokienez.
- Diagnostiko teknikoa egiten da
- Dotazio-maila handieneko auzoak aurkezten dira
- Mota desberdinak (kirola, gizarte-laguntza, kultura, osasuna) eta horien zerbitzu-maila aztertzen da
- Ezarpenaren argazki zehatza ateratzen da
- aparkalekuak, orubeak, erabiltzen ez diren eraikinak aztertzen dira, eta haien dimentsioa ere aztertzen da.
- Elementuen titulartasun publiko pribatua azaltzen da
Dokumentua osatzeko, administrazio-erakundeen eta herritarren ekarpenak eta eskaerak jasotzen dira, herritarren parte-hartzeak irekitako kanalei esker (mahai sektorialak, online galdetegi irekia, auzokideekin bilerak auzoetan).
Plan Orokorraren diagnostikoa: zeharkako gaiak
Euskara
Indarrean den Plan Orokorra oinarri hartuta, hurrengo dokumentuek Donostiari buruzko datuak biltzen eta aztertzen dituzte, euskarari dagokienez. Honakoak zehazten dituzte:
- Euskararen ezagutza
- hizkuntza-gaitasuna
- bere bilakaera Donostian
- herritarrren gaitasun linguistikoa
- ezagutza altuena duten auzoak
- hizkuntzaren eskuratzea
- erabilera etxean, kale erabilera
- zenbat jende du ama-hizkuntza gisa
- hezkuntzako eredu desberdinen erabilpena, euskera jarduera ohiko harremanetan, ekonomikoetan eta administrazioarekiko harremanean
Genero ikuspegia
Diagnostikoan genero ikuspegia txertatuta badago ere, genero-ikuspegia berariaz txertatzeko lanean ari gara, eta horretarako berariazko dokumentu bat prestatzen ari gara. Dokumentu hori amaitutakoan zintzilikatuko dugu.
Dokumentu guztiak herritarren ekarpenekin eta eskariekin osatzen da. Azken horiek herritarren parte-hartzeak irekitako kanalei esker jasotzen dira (mahai sektorialak, online galdetegi irekia, auzokideekin bilerak auzoetan).