Urriak 11: trafiko mozketak

3 Hondartzetako Krosa 10:00etan hasiko da Antiguan

Urriaren 11ko 10:00etan hasiko da 3 Hondartzetako Krosa Satrustegi hiribidean eta Irutxulo pasealekuan 11:30ak aldean amaitzea aurreikusten da. Proba Antiguatik, Erdialdetik, Grosetik eta Parte Zaharretik igaroko da. Horregatik, hainbat zirkulazio neurri hartuko dira.


Herritarrentzako gomendioak

Udalak eta antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete herritarrei, beren laguntzarengatik. Era berean, gomendatzen dute, alde batetik, hirian garraio publikoa erabiltzea, eta, bestetik, kontuan hartzea ibilgailuak mantsoago ibiliko direla hiri barruan; hori dela eta, komeni da garaiz ateratzea.


Eraginak

  • 06:15: Satrustegi hiribidea trafikoari itxi egingo da eta lasterketari hasiera eman ondoren, itxita jarraituko du 14:00ak arte, gutxi gorabehera, helmugaren desmuntatzea dela eta
  • 06:15 - 12:00: Irutxulo pasealekua oinezkoentzat itxita
  • 09:30: itxita egongo dira lasterketaren ibilbideko kaleak. Hauek irekiz joango dira probaren azkeneko korrikalaria igaro ahala.
  • 09:55 - 10:15: itxita egongo da Boulevard zumardia
  • 09:30 - 11:30: itxita Kontxa pasealekua eta bidegorria (Vinuesa plazatik Antiguako tuneleraino)
  • 10:00etatik lasterketa igaro arte, ibilgailuak ezingo dira Pasealeku Berrian sartuko
  • Igeldo:
    • Igeldora igotzeko: Zumalakarregi - Brunet – Paseo Igeldo
    • Funikular plazara joateko: Zumalakarregi – Brunet – Wiesbaden - Satrustegi


Ibilbidea

Satrustegi hiribidea – Antiguako tunela - Kontxa pasealekua – Zubieta - Easo – Askatasunaren Hiribidea – Miramar – Hernani - Boulevard – Erregina Erregeordea – Zurriola hiribidea – Lapurdi plaza - J.M.Barandiaran - Luis Pedro Peña Santiago pasealekua– Zurriola pasealekua – Erizainen plaza – Zurriolako zubia -  Salamanca pasealekua -  Pasealeku Berria - San Juan - Abuztuaren 31 – Nagusia – Ijentea – Nautikoa – Clara Campoamor plaza - Kontxa pasealekua – Irutxulo pasealekuan dagoen arrapala arte (Helmuga)


Garraio publikoa

Hiriko autobusek aldaketak izango dituzte:

  • Dbus: 09:30etik 10:30era, gutxi gorabehera, aldaketak egingo dira Dbuseko hainbat lineen ibilbide eta geltokietan
  • Lurraldebus: lasterketak hainbat aldaketa eragingo ditu UK01 linean


Taxiak

  • Boulevardeko eta Idiakezeko geltokiak bertan behera geratuko dira lasterketa amaitu arte.


Lurpeko aparkalekuak: sarbideak eta irteerak

Urriaren 11n lurpeko aparkalekuek aldaketak jasango dituzte

Hau da antolakuntzak emandago informazioa >

2026/10/08 argitaratua