Merkataritza eta ostalaritza langileak

Sartu merkataritzako eta ostalaritzako langileentzako euskara ikastaroak eskatzeko izapidera

Intereseko informazioa

Izen-ematea 2026

Izena emateko epea: 2026ko irailaren 7tik aurrera

Izena emateko lekua:

Euskara ikasten hasteko lehenengo urratsak ikastaroa

  • Hartzaileak: euskara ulertzen ez duten eta euskara ikasten inoiz aritu gabeak.
  • Helburua: bezeroei harrera euskaraz egiten hasteko oinarriko komunikazio-gaitasuna lantzea.
  • Iraupena: 60 ordu (astean bitan, 2 ordu eguneko).
  • Prezioa: 60 €.
  • Ikasle kopurua: 8 ikasle gutxienez taldeko.
  • Hartzaileak: euskara ikasteko lehenengo urratsak ikastaroa egin duten pertsonak edo aurretik inoiz euskara ikasten aritu gabeak.
  • Helburua: jasotako hizkuntza oinarriak eta edukiak finkatu eta osatzen joatea, ulermenerako nahiz komunikaziorako gaitasuna hobetu eta euskara gehiago erabiltzea.
  • Iraupena: 60 ordu (astean bitan, 2 ordu eguneko).
  • Prezioa: 60 €.
  • Ikasle kopurua: 8 ikasle gutxienez taldeko.

Ikastaroak astean bi egunez izaten dira honako ordutegietan:

08:00-10:00 / 14:00-16:00 /  20:00-22:00    

Ikastaroak hiriko euskaltegi homologatuetan ematen dira:

HABEren (Eusko Jaurlaritzaren Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea) eta Donostiako Udalaren dirulaguntza dute.

Dirulaguntza zuzen-zuzenean ematen zaio ikastaroa ematen duen euskaltegiari (Donostiako euskaltegientzako dirulaguntzen deialdia).

2024an

  • sortu diren taldeak, guztira: 17
  • lagundutako merkatari eta ostalari kopurua: 154

     
2023an

  • sortu diren taldeak, guztira: 25
  • lagundutako merkatari eta ostalari kopurua: 221

Erlazionatutako dokumentuak

Erlazionatutako estekak