Behar sozioekonomikoak dauzkat
Intereseko informazioa
Dirulaguntzak
Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL)
Unean uneko dirulaguntzak dira, gastu zehatzak ordaintzeko, gizarte-bazterketa egoerak prebenitu edo hobetzeko aukera ematen dutenak. Hauek dira estaltzen diren gastuak:
- Ohiko etxebizitza edo bizilekua erabiltzeko eta mantentzeko beharrezko gastuak.
- Oinarrizko beharrizanekin lotutako gastuak.
- Ohiko etxebizitzan edo bizilekuan bizitzeko egokitasuna eta oinarrizko ekipamendua bermatzeko gastuak.
- Gai horiekin lotuta lehendik datozen zorren gastuak.
Lan Partekatuaren Plana babesteko laguntzak (LPPL)
Unean uneko dirulaguntzak dira (ez aldizkakoak) Udalarekin Arreta Pertsonalizatuko Plan bat sinatu duten pertsona eta familiei ematen zaizkienak, beren oinarrizko beharrak estaltzeko eta gizarteratzen laguntzeko.
Kotizazio Gabeko Pentsioa (KGP)
Laguntza fiskalak
Beste prestazio batzuk lagundu, osatu edo ordezkatzeko dirulaguntzak dira. Hauek pentsatuta daude udal tasa eta zerga batzuk ordaintzen laguntzeko Gizarte Larrialdietarako Laguntzak edota Etxebizitzarako Prestazio Osagarria jasotzen dituzten familiei.