Euskara batzordeak

Ekimen honen helburua da euskara sustatzeko asmoz, bigarren hezkuntzako ikastetxeetan sorturiko  gazteen batzordeak indartzea eta haien ikusgarritasuna areagotzea, jarduera ludikoak eta erakargarriak erabilita.

Udaleko Euskara Zerbitzuak hainbat dinamika  eskaintzen dizkie ikasturtean zehar. Horrez gain, topaketak ere antolatu ohi ditu  eskola desberdinetako batzordeetako ikasleek elkar ezagutu eta haien arteko komunikazioa sendotzeko, alegia, gazte euskaldun euskaltzaleen sarea trinkotzeko.