Udal korporazioa
Donostiako Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoak.
Alderdi politikoak
EAJ
PSE-EE
Esteka interesgarriak
EH Bildu
PP
Esteka interesgarriak
Elkarrekin Donostia
Udalbatzarrak
27 zinegotzik osatua. Alkatea buru izanik, udal-gobernu eta administrazioaren organu gorena da.
Udalbatzak hilean behin alkateak ezarritako egun eta orduan batzarraldi arrunta ospatzen du, eta alkateak edo zinegotzigoaren laurdenak eskatuta, ohizkanpoko batzarraldia. Udalbatzaren bilerak publikoak dira. Alkateak eta idazkari orokorrak bilkuraren deialdia eta gai-zerrendaren ardura du.
Udalbatzak harturiko akordioen edukiek izaera publikoa dute eta interesatua dagoen edozein pertsonak edo entitatek kontsulta dezake.
Udalbatzarren osaketa
EAJ-PNV
- Jon Insausti Maisterrena
- Olatz Yarza Garagorri
- Kerman Orbegozo Uribe
- Nekane Arzallus Iturriza
- María Jesús Idoeta Madariaga
- Juan Ramón Viles Mitxelena
- Martin Ibabe Eceiza
- Ana Lopez Loyarte
- Idoia Gracia Monge
PSE-EE
- Ane Oyarbide Ochoa
- Iñaki Gabarain Gaztelumendi
- Carlos García Hernandez
- Juan Marrero Vizcaíno
- Iñigo García Villanueva
BILDU
- Juan Karlos Izagirre Hortelano
- Jon Markel Ormazabal Gaztañaga
- Sandra Barrenetxea Diez
- Ricardo Burutaran Ferre
- Garbiñe Alkiza Lopez De Samaniego
- Itziar Iturri Arrazola
- Izar Hernando Ibero
- Jabi Vitoria Roma
PP
- Borja Corominas Fisas
- Vanesa Vélez de Pablos
- Tomás Pascua Martín
Elkarrekin Donostia
- Victor Lasa Briz
- Arantza González García
Izaera, eskudantziak eta antolamendua
Izaera eta eskumenak
Biztanle kopuru handiko udalerrientzat —besteak beste, Donostiarentzat— indarrean den antolamendu araubide berriaren ezaugarri nabarmenena da udalbatzaren eta udal gobernuaren arteko eginkizunen bereizketa (udal gobernua, funtsean, alkateak eta tokiko gobernu batzarrak osatzen dute, alkatea buru izanik).
Hartara, udalbatza da herritarren ordezkaritza politikoko organo gorena udal agintaritzan. Eztabaidarako eta erabaki estrategiko handiak hartzeko organotzat dago eratuta. Erabaki horiek hartzeko, bide hauek ditu: araudi organikoak eta bestelako arau orokorrak, udal aurrekontuak, hirigintza antolatzeko planak, zerbitzuak kudeatzeko moduak, eta abar. Gainera, udalbatzak gobernu organoak kontrolatzen eta ikuskatzen ditu.
Bere eskudantzia nagusien artean, honako hauek ditu:
- Udal arauak onartzea.
- Udalaren aurrekontu orokorra onartzea.
- Udal organoak kontrolatu eta ikuskatzea.
Antolamendua
Udalbatzaren antolamendua eta funtzionamendua Donostiako Udalbatzaren Organo Araudian dago araututa. Araudi hori Udalbatzaren 2004ko abuztuaren 31ko bilkuran onartu zen behin betiko, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren 193. zenbakian argitaratu zen, 2004ko urriaren 10ean.
Udal honetan, udalbatzako kide dira 27 zinegotzi, alkatea barne. Alkatea da udalbatzako lehendakari, eta lehendakaritza hori eskuorde dezake, egoki deritzonean, bere zinegotzien artean.
Udalbatzak osoko bilkuren edo batzordeen bidez lan egiten du.
Gai zerrendan gai hauek sartzen dira: beren eskudantziengatik onartzea dagozkien administrazio gaiak eta udal gobernuaren (alkatea eta tokiko gobernu batzarra) kontrola.
Gobernu organoen kontrola eta ikuskatzea
Udalbatzak udal gobernua kontrolatzen du, udalbatzaren agintaldiak irauten duen lau urtean, tresna hauek erabiliz:
- Kontrolatzeko ohiko tresnak
- Mozioa: Udalbatzaren eskumenekoa den gai bati buruzko proposamena. Zuzenean udalbatzari aurkezten zaio, erabaki dezan. Jeneralean, talde politiko baten bozeramaileak aurkezten du. Idatziz edo ahoz egin daiteke.
- Agerpena: kudeaketa arlo baten ardura duten udalbatzako edo Donostiako Gobernu Batzarreko kideek udalbatzaren bilkurara agertzeko betebeharra dute, udalbatzak hala erabakitzen duenean, bere jardunari buruz egiten dizkioten galderei erantzun diezaien.
- Erregua: Gobernu taldeari edo talde horretako kide bati jardun zehatz bati buruz egiten zaion eskaera da. Erreguak egin ditzake udalbatzako edozein kidek, edo edozein udal taldek beren bozeramailearen bidez.
- Galdera: gobernu organoei beren ardurapeko politika nahiz administrazio kudeaketari buruz udalbatzan egindako edozein galdera da.
- Erakunde adierazpenak: udalbatzak, udalaren ordezkaritza politikoa duen organoa den aldetik, interes orokorreko gaiei buruz hartutako jarreraren adierazpenak dira.
- Kontrolatzeko ohiz kanpoko tresnak
- Zentsura mozioa: alkatea kargutik ken daiteke zentsura mozioaren bidez. Mozio hori idatziz aurkeztuko da, Erregistro Nagusian.
Udal Batzarrak
Adierazpen instituzionalak
Udalbatzarraren batzordeak
Eginkizun hauek betetzeko eratuak dira:
- Udalbatzari azterkizun aurkeztu beharreko gaiak ikertu, irizpenez hornitu edo kontsultatzea.
- Alkatearen eta gobernu taldearen gestioaren jakitun egotea, Udalbatzari berari, oro har, dagozkion goragoko kontrola eta fiskalizazioaz gain.
- Udalbatzak izendatzen dizkien ebazte eginkizunak
Donostiako Udalan hurrengoak eratu dira:
- Lurraldearen Garapen eta Planifikazio Batzordea
- Gune Publikoen Batzordea. Obrak eta Hiri Zerbitzuak
- Zerbitzu Orokorretako Batzordea
- Pertsonentzako Zerbitzuetako Batzordea
- Ogasun batzordea
- Kontratazioaren Kontrolerako eta Jarraipenerako Batzorde Berezia
- Kontuen Batzorde Berezia
- Iradokizun eta Erreklamazio Batzorde Berezia
Batzorde bakoitzak bere eskumeneko gaiak izango ditu langai.
Gobernu Onaren Kodea
Donostiako Udal Gobernua osatzen dugun ordezkariok konpromisoa hartzen dugu jarraian aipatutako Gobernu Onaren irizpideen arabera aritzeko gure jarduera politiko instituzionalean.
Herritarrek gertuen dituzten erakunde publikoak Udalak direnez, hauen kudeaketa etika publiko komunean oinarritzea, ustelkeria kasuak erabat baztertzea eta praktika onak sustatzea da gure konpromisoa, besteak beste hori delako herritarren artean ere kultura zibiko sendoa bermatzeko modurik eraginkorrena.
Honako Kode honek bere baitan jasotzen ditu CLRACE Europako Batzordeak (The Congres of Local and Regional Authorities of the Council of Europe) 1999ko Ekainaren 17an onartutako aholku multzoa “European Code of Conduct for the Political Integrity of Local and Regional Elected Representatives”, eta gure errealitateari erantzuten dioten zenbait irizpide gehitzen dizkio.
Eremu publikoan zein pribatuan arduratsuagoak izan asmoz, etika orokor bat garatzen da Kode honetan, erakunde publikoek eduki behar dituzten baloreak sustatuz eta egiten dugunaren ondorioak aztertuz. Jarraian zerrendatzen diren irizpide hauen helburua da Udal Gobernuko kideon jarduna zuzena izatea, arduratsua, jendartearen zerbitzura dagoena, gardena, eraginkorra eta funtzio publikoari modu erabatekoan zor zaiona.