Hondartzak

Kontsultatu informazio guztia hondartzetako toldo, karpa eta itzalkinen zerbitzuaz
Ezagutu hiriko hondartzetan eskaintzen ditugun zerbitzu eta mantentze-lanak
Ezagutu hiriko hondartzetan egiten ditugun mantentze-lanak

Intereseko informazioa

Hiriko hondartzak

Donostiako hondartzak hiriaren ezaugarri nagusietako bat izan ohi dira, hirian bertan kokatuta baitaude.

Hondartza bakoitzak bere nortasuna eta ezaugarri fisikoak ditu, hala ere, denetan dituzu eskuragarri hainbat zerbitzu ingurumenaz gozatzeko.

Guztira, 4 hondartza daude hirian:

Hiriaren erdi-erdian dago kokatuta eta, horregatik, jende askok erabiltzen duen hondartza da. Batez beste, 1.350 m luze da, 40 m zabal eta 54.000 m2-ko eremua hartzen du.

Ez dago arazorik hondartzara oinez joateko, ezta garraiobide publikoak erabilita ere.

Kontxako badian dago kokatuta, baina Kontxa hondartzatik bereizita. Batez beste, 600 m luze da, 100 m zabal eta 60.000 m2-ko eremua hartzen du.

Ondarreta hondartzara oinez joateko ez dago inolako arazorik, ezta garraiobide publikoak erabilita ere. Gainera,  hndartzaren mendebaldeko muturretik hasi eta Haize-Orrazian amaitzen da pasealeku ederra.

Zurriola hondartza Gros auzoan dago, Urumea ibaiak itsasoarekin bat egiten duen tokiaren ekialdean. Batez beste, 800 m luze da, 110 m zabal eta 88.000 m2-ko eremua hartzen du.

Ireki samarra da eta olatu handiak ditu.

Santa Klara uharteko hondartzatxoa irlako ontziralekuaren albo batean dago kokatuta, Kontxako badiaren erdi-erdian. Oso toki txikia da eta ordu batzuetan baino ez da ikusten, itsasbehera dagoenean, hain zuzen. Itsas maila pixka bat igotzen denean, berriz, hondartza urpean gelditzen da erabat.