Hondartzetako mantentze-lanak
Hondartzen garbiketa
Hondartzen garbiketa urte osoan egiten da, garai eta une bakoitzaren beharretara egokituz.
Udako denboraldia
- Ekainaren 1etik 15era eta irailaren 15etik 30era: erdi mailako intentsitateko garbiketa
- Ekainaren 15etik irailaren 15era: intentsitate eta baliabide aldetik maila goreneko garbiketa, hondartzen egoera onena bermatzeko
Udan egunero egiten diren lanak:
- Harea garbitu eta arrastelatzea
- Sarbideak eta hegalkinak garbitzea mangeraz
- Uztaila eta abuztuan garbiketa indartzea arratsaldeko txandarekin, mareak ekarritako hondakinak kendu eta zakarrontziak aldatzeko
- Harea bahetzea gauez, kalitatea hobetzeko
- Zakarrontziak jarri eta kentzea egunean bi aldiz:
- Kontxa: 130 zakarrontzi
- Ondarreta: 160 zakarrontzi
- Zurriola: 160 zakarrontzi
- Santa Klara uhartea: 60 zakarrontzi
Uda aurreko eta ondorengo denboraldia
- Maiatzaren 15etik 31ra eta urriaren 1etik 15era
- Prestaketa lanak egiten dira, harea banatzea adibidez
Urteko gainerako hilabeteak
- Eguneroko garbiketa mantentzen da makineriarekin
Ezohiko jarduketak
- Urteko sasoia edozein dela ere, berehala hartzen dira neurriak egoerak hala eskatzen duenean. Kasurik ohikoena euri-jasa handien edo ekaitzen ondoren gertatzen da, gertaera horiek hondakinak hondartzara eraman ditzaketelako
Hondartzetako osasun- eta ingurumen-kontrola
Bainatzeko uraren analisia
Astelehenero ur laginak hartzen dira jende gehien dagoen guneetan. 1-1,5 metro sakonerako eremuetan hartzen dira, azaletik 30 cm-ra, eta analizatu egiten dira.
Udako laginketa puntuak:
- Ondarreta: erdialdea eta Tenisa
- Kontxa: Loretopea, erdialdea eta Nautikoa
- Zurriola: Urumea, erdialdea eta Ulia
- Santa Klara uhartea: 15 egunean behin laginketa
Uda sasoitik kanpoko laginketa puntuak:
- Ondarreta: Tenisa
- Kontxa: Nautikoa
- Zurriola: Ulia
Ingurunearen analisia
Astero lekuan bertan ikuskapena egiten dugu uraren, harearen eta hondartzetako ekipamenduen egoera begiratzeko.
Goi-denboraldian, asteko 2. ikuskapena ere egiten da (laginik hartu gabe) kontrola indartzeko.
Ura:
- Aparra, hondakin flotatzaileak, ohiz kanpoko kolorea edo usain arraroak dauden begiratzea
- Hidrokarburoak edo beste produktu oliotsuak detektatzea
Harea:
- Hondartza hondakinik gabe dagoela egiaztatzea, hala nola egurra, plastikoa edo janari-ontziak
- Alga eta harriak agertzea ez da kutsaduratzat hartzen
Ekipamenduak eta zerbitzuak:
- Aldagelak, komunak, paperontziak eta dutxak ikuskatzea
- Egoera orokorra, garbitasuna eta balizko matxurak egiaztatzea (txorrotetako edo dutxetako jarioak, hondakin-ontziak berritzeko beharra...)
Emaitzen argitalpena
Hondartzen ingurumen-ziurtagiriak
Hondartzak ingurumen-konpromisoarekin kudeatzen ditugu, pertsonen gozamenaren eta ingurunearen babesaren arteko oreka bermatuz.
Lortutako ziurtagiriak:
- ISO 14001: ingurumen-kudeaketarako nazioarteko estandarra
- EMAS erregistroa (2003tik): Europako Batzordearen aintzatespena, Eusko Jaurlaritzaren bidez, ingurumen-kudeaketaren bikaintasunagatik
Lehenago, hondartzek Bandera Urdina zuten, baina 2000. urtetik aurrera ziurtagiri zorrotzago horiek aukeratu ziren.