Emakumeen kontrako indarkeria

Intereseko informazioa

Noiz eta nola salatu behar duzu

Biktima bazara edo gai honi buruzko egoeraren baten berri baduzu, salatu!

Honela egin dezakezu:

  • 092 zenbakira deituz
  • 112 zenbakira deituz
  • Hiriko edozein polizia-zentrotan

Noiz salatu

Emakumeen aurkako indarkeria ez da inoiz isilarazi behar.

Oso garrantzitsua da hasiera-hasieratik salatzea, biktimei babes handiagoa bermatzeko.

Honela salatu dezakezu:

  • Ahoz: zerbitzuan dauden agenteei.
  • Deklarazio formalaren bidez: polizia-instalazioetara joanez.

Noiz zara biktima

Genero-indarkeria deitzen zaio gizonek emakumeen aurka erabiltzen duten indarkeriari, bikotekide direnean edo izan direnean, gertaeren unean elkarrekin bizi ala ez.

Indarkeria honen barruan daude emakume, neska, nerabe eta emakume transexualen aurkako indarkeria guztia, emakume izateagatik edo neurriz kanpo eragiten diena, leku publikoetan zein pribatuetan.

Genero-indarkeriaren biktima zara indarkeria fisiko edo psikologikoa jasaten duzunean, sexu-erasoak, mehatxuak, derrigortzeak edo arrazoirik gabe askatasuna kentzea barne.

Genero-indarkeria legez definituta dagoren 1. artikuluan.

Gertakariak gertatu ondoren jarraitu beharreko urratsak

  • Lehenbailehen salatu polizia-agenteen aurrean.
  • Gomendagarria da dituzun froga guztiak ematea, hala nola txosten medikoak, psikologikoak, lekukoen izenak edo gertatu zenean soinean zenituen jantziak.
  • Garrantzitsua da arropa ez aldatzea, ez garbitzea, ez dutxatzea edo frogak biltzea zaildu dezakeen edozein ekintza ez egitea.
Emakumeek zer indarkeria jasan dezaketen hobeto ulertzeko, gida honetan azaltzen dizugu:

Ba al dakizu ez dela beharrezkoa salaketa bat jartzea babesa eta aholkularitza jasotzeko?

Indarkeria matxistarekin lotutako kasuak artatzeko eta jarraipena egiteko unitate espezializatu bat dugu Udaltzaingoan, uniformerik gabea.

Gurekin harremanetan jar zaitezke eta hitzordua eska dezakezu behar duzunean, betiere diskrezio osoz.

Tratu pertsonalizatua

Elkarrizketa ez da beti polizia-etxean egin behar; zu erosoen sentitzen zaren lekura joango gara.

Konfidentziala izango da, eta konfiantza eta komunikazio lotura bat ezarri ahal izango dugu, indarkeria-egoera horretatik ahalik eta hobekien irteten laguntzeko.

Zein arrisku-mailatan zauden baloratuko dugu, zuretzat egokienak diren autobabes neurrien berri emateko eta zure segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren baliabideak azkar aktibatzeko.

Laguntza-sarea

Tratu pertsonalizatua eta aholkularitza osoa eskaintzen dizugu, eta nahi baduzu, zerbitzu juridikoen, gizarte zerbitzuen, erakundeen eta elkarteen laguntza sare batekin konektatzen zaitugu.

Helburua

Gure helburua zure segurtasuna eta ongizatea da, horregatik prozesu osoan zehar lagunduko dizugu, zure denborak eta erabakiak errespetatuz eta babestuz.

Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu: udaltzaingoa_eba@donostia.eus 

Genero-indarkeriaren biktimen eskubideei buruzko informazioa Emakunde-k argitaratutako gida hauetan aurkitu dezakezu:
Genero-indarkeriaren biktimentzako prozesu penalari buruzko informazioa Emakunde-k argitaratutako gida hauetan aurkitu dezakezu:

Erlazionatutako dokumentuak

Erlazionatutako estekak