Indarkeria matxistaren biktimak

Indarkeria matxistaren biktima izan zaitezkeela sentitzen baduzu, jarri harremanetan zure auzoko gizarte zerbitzugunearekin

Kontsultatu indarkeria matxistaren biktimentzat dauden harrera aukerak

Eskatu ekonomikoki independizatzeko aukera ematen dizuten laguntzak

Biktimentzako eta haien mendeko pertsonentzako aldi baterako bizitokia

Biktimentzako eta haien familientzako arreta psikologikoko zerbitzua

Indarkeria egoerei aurre egiteari eta konpontzeari buruzko orientazio juridikoko zerbitzua

Biktimentzako esku hartze plan bat egiteko zerbitzua

Intereseko informazioa

Indarkeria matxistaren biktimentzako arreta

Indarkeria matxista jasaten baduzu edo jasan baduzu:

  • Ez izan zalantzarik, deitu 943 481 405 zenbakira
  • Larrialdi kasuetan, deitu berehala 112 zenbakira. Handik polizia eta laguntza baliabideak aktibatuko dira.
  • Jendaurreko ordutegia: 09:00-14:00

Udalean indarkeria matxistaren biktimak lagundu eta babesteko lan egiten dugu.

Emakumeen aurkako indarkeria, edo indarkeria matxista, Giza Eskubideen urraketa larria da eta genero-desberdintasunaren adierazpen muturrekoena. Aurrerapausoak egin diren, oraindik gure gizarteko arazo larrienetako bat da.

Zer eskaintzen dizugu?

Informazioa eta laguntza ematea geure baliabideekin eta beste erakunde edo sailek eskaintzen dituztenekin:

  • Harrera, diagnostikoa eta orientazioa

Entzuteko eta lagun egiteko gune bat eskaintzen dizugu, zure beharrak baloratu eta baliabide egokienak proposatzeko esku-hartze plan baten bidez. Modu koordinatu eta pertsonalizatuan lan egiten dugu.

  • Laguntza psikologikoa

Une zailetan lagun egiten dizugu, hala nola banantzean edo salaketa kasu batean, eta erabakiak hartzen laguntzen dizugu. Gure helburua da zuk pasatutako traumaren ondoren zure bizitza berregin ahal izatea.

  • Larrialdietarako laguntza ekonomikoak

Berehalako laguntza ekonomikoak eskaintzen dizkizugu oinarrizko beharrak asetzeko, beste baliabide batzuetara azkar iristea ezinezkoa denean.

Erlazionatutako estekak