Esku hartzea indarkeria matxistaren biktimen esparruan
Norentzat
- Emakumeen ardurapean dauden adingabeek ere jaso dezakete arreta hori.
- Salbuespen gisa, larrialdi kasuetan, Donostian erroldatu gabeko emakumeek ere jaso dezakete.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Unean bertan
Legezko epea: Aldagarria
Isiltasunaren zentzua: Ez dagokio
Prozeduraren urratsak
- Harrera: bai biktimak berak hala nahi duelako (hitzordu bat ematen zaio Indarkeria Matxistaren Biktimak Artatzeko Zerbitzuan dagokion teknikariarekin) bai hirugarrenek gertatutakoa jakinarazi dutelako (profesionalek, herritarrek, beste erakunde batzuek).
- Beharrezkoak diren datu esanguratsu guztiak biltzea.
- Balorazioa: erabilitako indarkeriaren eta larritasunaren arabera baloratuko da kasua, biktimarekin batera berari egokien zaion esku hartzeko plan bat adosteko, beharrezko baliabide erabilgarriak izango dituena.
- Esku hartzeko plana-baliabideen kudeaketa.
- Koordinazioa eta lankidetza beste zerbitzu batzuekin: kasuak hala behar duela eskatzen duenean.
- Segimendua.
- Esku hartzearen amaiera.
Izapideen arduraduna
Araudia
Martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako
27/2003 Legea, uztailaren 31koa, etxeko indarkeriaren biktimak babesteko agindua arautu duena
1/2004 Lege Organikoa, Genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoa
Donostiako Udaleko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Plana
Oharrak:
- Ikusi 19. art.(1/2004 Legea): Osoko gizarte laguntzarako eskubidea.
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.
- Bizi den auzoko gizarte zerbitzuetako zentrora
- Ikus gizarte zerbitzuetako zentroen zerrenda: Ordutegia: 09:00 - 14:00
- Gizarte Larrialdiak: Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00 – 22:00 eta asteburuetan 09:00 – 21:00
- Indarkeria Matxistaren Biktimak Artatzeko Zerbitzua
- Urdaneta kalea 13, etxabea
- Telefonoa 943 481 400