Udal Artxiboa: Dokumentuak argitaratzeko edo erakusteko baimena eskatzea

Udal Artxiboan dauden dokumentuak argitaratzeko edo erakusteko baimena eskatzea

Norentzat

18 urte baino gehiago izatea edo adingabe emantzipatua izatea

Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.

Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.

Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Doakoa

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: 15 egun

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Prozeduraren urratsak

  1. Eskaera erregistratzea
  2. Baimena ematea edo ukatzea
  3. Pertsona/erakunde eskatzaileari jakinarazpena egitea

Izapideen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritza Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazioa

- Debekatuta dago Udal Artxiboak emandako edozein dokumenturen kopiak egitea, espresuki eta idatziz emandako baimenik gabe.

- Dokumentuak erreproduzitu edo argitaratzerakoan, ezinbestean aipatuko dira bai dokumentuaren jatorria (Donostiako Udal Artxiboa), bai jabea (Donostiako Udala).

Erreprodukzioen erabilera

Artxiboko dokumentuak erabiltzean, honako baldintza hauek bete beharko dira:
  1. Ezin da eskatu dokumentuen erreprodukzio masiborik. Udal Artxiboaren lan bolumenak eta gaitasunak mugatuko dute erreprodukzio kopurua.
  2. Eskatutako dokumentuetan hirugarrenen jabetza intelektualaren eskubideak ukitzen badira, eskubide horiek errespetatuko dira.
  3. Dokumentu bat osorik zabaldu beharrean dokumentuaren zatia zabaltzen bada, hori adieraziko da.
  4. Erreprodukzio eskubideak lagatzeak zera esan nahi du beti, Udal Artxiboak emandako dokumentu/irudien argitaraldi edo erabilera bakarra egitea.
  5. Dokumentu/irudi horiek argitaraldi gehiagotan edo beste produktu batzuetan berrerabili nahi izanez gero, beste eskaera bat egin beharko da.
  6. Ez da onartuko dokumentu/irudi horiek hirugarren bati lagatzea, eskualdatzea edo harentzat kopiak egitea.
  7. Udal Artxiboko dokumentuen irudi horiek argitalpenaren funtsezko xedeetako bat badira, edo argitalpenaren zati handia hartzen badute, Artxiboak beretzat hartuko du argitalpenari eta banaketari buruzko baldintza gehiago ezartzeko eskubidea.
  8. Egile edo irudi eskubideak ordaindu beharra sortzen bada, eskatzaileak bere gain hartuko du legez dagokionari ordainketa egiteko konpromisoa.

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Udalaren espedienteak, dokumentuak edo erregistroak antolatzea eta aurkitzea, dokumentuak kudeatzeko. Udal Artxiboko dokumentuen kontsultak, kopiak, maileguak, dohaintzak eta abar kudeatzea.

Gordetzeko epeak

Kontserbazio iraunkorra

Legitimazioa

Botere publikoaren egikaritza DBEO ren 6.1.e) art.: - 7/1990 Legea, uztailaren 3koa, Euskal Kultur Ondarrari buruzkoa. - 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. - 232/2000 Dekretua, azaroaren 21ekoa, Artxibo Zerbitzuetako Araudia eta Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentazio Ondarea Erregulatzeko Arauak onartzen dituena. - Abenduaren 9ko 19/2013 Legea, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa. - 6/2019 Legea, maiatzaren 9koa, Euskal Kultur Ondarrari buruzkoa.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Telematikoa

Tramitea hasi


Presentziala

Udalinfo bulegoak

Eskatu hitzordua

Udal Artxiboa
Blas de Otero plaza 1 (Egia)
Ordutegia
09:00 - 14:00
Teléfonoa
943 481 053
Dokumentuak

Eskabidea

Arauak