Atzerriko matrikula duten ibilgailuak
Intereseko informazioa
Atzerriko matrikuladun ibilgailuak: ezinbesteko baimena
Atzerriko matrikuladun ibilgailuen kasuan, guzti-guztiek eskatu beharko dute aldez aurretik baimena Isuri Gutxiko Eremura sartzeko eta, gainera, honako gutxieneko baldintzak bete behar dituzte.
Lehen fasea (2025-2027)
- 2004-07-01etik aurrera matrikulatutako motozikletak eta ziklomotorrak
- 2006-01-01etik aurrera matrikulatutako turismoak eta furgonetak (gasolina eta diesela)
- Kamioiak, autobusak eta autokarrak:
- Gasolina: 2001-10-01etik aurrera matrikulatuak
- Diesela: 2006-10-01etik aurrera matrikulatuak
Bigarren fasea (2028tik aurrera)
- 2007-01-01etik aurrera matrikulatutako motozikletak eta ziklomotorrak
- Turismoak eta furgonetak:
- Gasolina: 2006-01-01etik aurrera matrikulatuak
- Diesela: 2014-01-01etik aurrera matrikulatuak
- Kamioiak, autobusak eta autokarrak:
- Gasolina: 2009-10-01etik aurrera matrikulatuak
- Diesela: 2014-10-01etik aurrera matrikulatuak
Ibilgailu hibridoek, gasez propultsatuek edo elektrikoek ere aldez aurretiko baimena eskatu beharko dute, baina sartu ahal izango dira matrikulazio-data edozein dela ere.
Mugikortasun urriko ibilgailuak eta historikoak
Honako hauek dituzten pertsonen ibilgailuak ere baimena lortzeko aukera izango dute:
- Mugikortasun Murriztuko Europako Txartela edo baliokidea
- Ibilgailu historikoaren ziurtagiria edo baliokidea
Izapidetzeko beharrezko datuak
Izapidean datu hauek eman beharko dira:
- Ibilgailuaren titularra
- Ibilgailu mota
- Matrikula
- Matrikulazio-data
- Erregai mota
- Fitxa teknikoa
Izapidea egin ondoren, ibilgailuak IGEra sartzeko baimena izango du lehen fasearen amaierara arte (2027), betiere deskribatutako baldintzak betetzen baditu.
Ez da berariazko jakinarazpenik bidaliko, informazio falta dagoela edo gutxieneko baldintzak betetzen ez direla ikusten denean izan ezik.
Arau hauen urraketa 200 euroko isunarekin zigortuko da, eta kopuru hori %30 handitu daiteke berrerortzea gertatuz gero (urtebetean arau-hauste bat baino gehiago).